Legorreta
Moonshine Wagon taldeak eskainiko duen kontzertuko sarrerak salgaiLegorreta
Moonshine Wagon taldeak eskainiko duen kontzertuko sarrerak salgaiJ. ZABALA
legorreta.
Lunes, 6 de noviembre 2023, 20:59
Satto kultur elkarteak Legorretako Herri Antzokian antolatutako kontzertuak hilabete honetan bueltan izango dira. Denboraldiko lehen kontzertua eta beraz, aurkezpena, Moonshine Wagon taldearen esku egongo da, hilaren 17an, arratsaldeko 19. 30etan. Sarrerak salgai daude jada, eta erretiratuen zentroan zein 'Wegow'plataforma digitalean eskuratu ahal izango dira, 10 euroren truke, kostu gehigarririk gabe. Halaber, ekitaldiaren egunean bertan ere leihatilan erosi ahal izango dira, 13 euroren truke.
Publicidad
Moonshine Wagon heavy-bluegrass taldea Gasteizen sortu zen 2013. urtean. Haien eskaintza berezia da, eta generora gerturatzeko aukera ematen du. Taldeko kideek hainbat instrumentu jotzen dituzte, biolina, mandolina, banjoa, gitarra eta kontrabaxua esaterako. Hainbat disko kaleratu dituzte, tartean 'Folk You!', 'Porca Miseria', 'Straight From The Mud' eta 'Self Destruction'. Goierrin aurretik egonak dira ere, esaterako pasa den irailean Ordizian izan ziren, Baserri Ta Rock jaialdian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.