Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Legorreta

Paper fabrikako lurren berrantolaketa aurkeztuko da etzi

J.Z.

legorreta.

Martes, 7 de febrero 2023, 00:07

Ostegunean bilera publikoa izango da udaletxean, paper fabrika zaharraren eremurako berrantolaketa berria aurkezteko. Legorretako Udalak denbora luzez gaia landu du eramu horretako bi lurjabeekin, eta egindako esfortzuaren ostean, antolaketa berri bat adostu da bertarako. Otsail amaieran, osoko bilkurara eramango da proposamen hau, eta, aurretik, herritarrei aurkeztuko zaie, proposamen berria ezagutu eta iradokizunak egin ahal izateko. Aurkezpena gaztelaniaz burutuko da, 18:30etan udaletxean.

Publicidad

'Coda' filma, bihar

Bihar arratsaldean, Herri Antzokiak 'Coda' filma emitituko du 19:00etatik aurrera. Sarrera dohainik izango da. Filma (2021), Sian Heder zinemagile estatubatuarrak zuzendu zuen, eta 2014ean ekoiztu zen 'La Famille Bélier' film frantziarraren berregokitzapena da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad