NÚÑEZ
Legorreta.
Lunes, 30 de mayo 2022, 23:07
Azintzio jaiek giro ederra izan zuten aurten berrantolatu diren ekitaldietan. Helduen play-back jaialdiak ikusle ugari elkartu zituen frontoian, parte hartzaileak gogoz txalotu zituztenak. Taula gainean denetatik ikusi ahal izan zen: Ramstein, Raphael eta Rocio Jurado, Zetak eta Erramun Martikorena, Kepa Junkera, Rigoberta Bandini, eta abar. Amaieran, ABBAren 'Gimme!, Gimme! Gimme!' abestiarekin irabazi zuten.
Publicidad
Pixka bat lehenago, txikienek ere emanaldi txalotua eskaini zuten haurren play-backean: En Tol Sarmiento, Poxpolo eta konpainia, Bulego, Mäneskin, Pirritx eta Porrotx eta abar imitatu zituzten. Bukaeran, Zetak taldearen 'Itzulera' abestia eskaini zuen taldeak lortu zuen garaipena.
Era berean, mozorro egunean sormena lanean jarri eta plaza inguruan ikusi ahal izan ziren joko ezberdinetako protagonistak: haurrak sokasaltoan, Mario Bros eta lagunak, hipopotamoak, pelotariak eta futbolariak, Jumangiko ehiztaria, partxiseko fitxak eta abar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.