Legorreta
Pikua balkoian, suziria airean eta legorretarrak kalean Azintzio jaietanLegorreta
Pikua balkoian, suziria airean eta legorretarrak kalean Azintzio jaietanFesta giroa iritsi da Legorretara azkenik! Pasa den asteazkenean herritarrak plaza inguruan bildu ziren arratsaldeko 18:00ak pasata, ordu erdi geroago iritsiko zen Pikuari ongietorria eskaintzeko asmoz eta aurtengo Azintzio jaiak familia, lagun eta gertukoen artean hasteko helburuz. Minutuak aurrera joan ahala, plaza betetzen hasi zen eta festa aurreko nerbioak ere nabaritzen hasi ziren bertan. Urtero, herri askotan burutzen den moduan, festa irekitzen duen txupina botatzeko arduradunak aldatu egiten dira. Askotan urtean bertan lortutako emaitza edo sariren bat jaso duten protagonistak izan ohi dira hautatuak, baina aurtengo kasua, berezia izan zen. Horrenbeste urtez lanean egon ostean, Marivi eta Patxi Goya, Arregi okindegiko jabeak, aurtengo festei hasiera emateko aukera izan zuten udaletxeko balkoitik legorretar guztien aurrean azalduz eta emandako aukeragatik esker ona azalduz. Pasa den 2022. urtean okindegia itxi zuten, 90 urteko historia amaituz eta merezitako deskan-tsua jasoz. Herriak, gogotsu hartu zituen balkoian eta lehen eztandarekin, festari hasiera eman zitzaion. Oihana Arana, Odei Lopez, Aitor Sarriegi eta Ane Zuazubiskar bertsolarien eskutik, bertso-erronka ospatu zen (Aizpea Garmendia gai-jartzaile moduan izanik) Olaso taberna aurretik abiatuta. Txoznara iritsitean, asteazkenean ospatzen zen LGTBI+ Fobiaren Kontrako Egunaren harira, topa heterodisidentea burutu zuten bertan. Eguna lagunarteko afari jendetsuarekin eta ondorengo elektrotxaranga jaiarekin amaitu zen.
Publicidad
Atzo berriz, Azintzio egunean, festak aurrera egin zuen, eguardi partean erraldoiak eta buruhandiak legorretara iritsi baitziren trikitiak lagunduta. Arra-tsaldean berriz, soka dantza, euskal dantzak eta erromeria ospatu ziren plaza inguruan jendetza aipagarria bilduz. Batukadak eta danborradak Legorreta erritmoz eta giro alaiez bete zuten gau partean eta Joselontxos txarangak gaua hartu zuen, dan-tza eta jai giroa banatzeko. Gaurkoz berriz, haur-jolasek eta pote, igel eta toka txapelketek, eguna abiaraziko dute.
Gosea baretzeko, herri bazkaria ospatuko da Kale Nagusian (euria eginez gero polikiroldegira mugituko da) eta betekada jaisteko, Playbackaren txanda iritsiko da. Jardunaldia DJ Bull-ek itxiko du, erritmo biziz betetako emanaldi baten eskutik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.