Legorreta
Puzgarriak, herri bazkaria eta Playback-a, protagonista atzoko egunez Azintzio jaietanSecciones
Servicios
Destacamos
Legorreta
Puzgarriak, herri bazkaria eta Playback-a, protagonista atzoko egunez Azintzio jaietanJOSU ZABALA
Legorreta.
Viernes, 10 de mayo 2024, 20:16
Azintzioko jaiek aurrera jarraitzen dute herrian, giro ederra eta gustu guztietarako ekintzez beteriko eguna programazioa eskainiz. Atzoko eguna joko, lehiaketa, kalejira eta musikaren bilduma zirraragarria izan zen, eta bertaratutakoak sekulako planaz gozatzeko aukera izan zuten egun osoan zehar.
Goizetik, txikienek haurren-tzako prestatutako puzgarriez gozatu zuten plazan, egunari hasiera ezinhobea eskainiz. Bitartean, plazako beste txoko batean, jubilatuak bildu egin ziren herriko igel eta toka txapelketan parte hartzeko, euren trebetasuna eta lehiakortasuna erakutsiz giro atseginean.
Txarangaren soinu alaia ere bertan izan zen, herriko kaleetan zehar burutu zuten kalejirarek, jai giro kutsakorra ekarri zuen, denak ospakizunera biltzera gonbidatuz. Bazkalorduan, Kale Nagusia herri-bazkariaren agertoki bihurtu zen, eta herritarrek jakiak eta barreak partekatu zituzten, txarangaren musikak alaituta. Tenperatura ere alde izan zuten egunean zehar legorretarrek, eta horrek egun borobildi zuen.
Arratsaldean, jada herritarrentzat horren berezia den zita iritsi zen: playback saioa, non herritarrek beren talentua eta sormenari lekua eskaini zioten plazako eszenarioan, entzuleen irribarre eta txaloak piztuz. Arratsaldean gazteak aritu baziren, gau parteanhelduen txanda iritsi zen, eta bizilagun askok, azken hilbeteetan zehar prestatutako 'performance'-ak aurkeztu zituzten plazan. Ondoren DJ BULLek emanaldia eskaini zuen plazan, goizaldeko ordu txikiak arte bertan zeudenak animatuz. Gaurkoan, disfraz eguna ospatuko da, originaltasunari tartea utziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.