Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mendiko korrikalari ezaguna, Goierriko paraje eta lasterketez gozatzeko apustua egin du Aitor Zunzunegtik, etxetik gertu. José Mari López
Legorreta | 90 urte zurekin

«Sustraietara itzuli nahi dut, hemengoaz gozatu»

Korrikalaria. Irakasle lana eta kirola uztartuz, kanpoko lasterketa handiak utzi eta etxekoetara bueltatu da Aitor Zunzunegi; «behar dudan dena dut Legorretan»

Domingo, 23 de marzo 2025

Goierri mendiz inguratuta dago eta honek Aitor Zunzunegi legorretarrari bizia ematen dio. Mendi korrikalari legorretarrak hazten jarraitzen du, pertsona eta kirolari moduan, eta aurten, lehen aldiz, irakasle lana eta korrikalariaren bizitza konbinatzen ari da.

«Denboraldia ondo hasi dut, erritmo lasaiago batean. Entrenatzeko horrenbeste denbora ez dut, eta 'forma gorena' beranduago iritsiko da. Pasa den urtean, mundu mailako lasterketetan aritzeko denbora izan nuen, baina aurten, inguruaz eta Goierrialdeko probetaz gozatzeko aukera baliatu nahi dut, nire sustraietara itzultzeko», dio.

Azken urteetan Euskal Herri mailan punta-puntan aritu da Zunzunegi, eta halaxe jarraitu nahi du, baina beste 'filosofia' bati heldu nahi dio aurten: «Goi-mailako lehiaketek asko 'gastatzen' dute burua, eta nire etxera eta jatorrietara itzuli nahi dut, mendiaz, familiaz eta lasterketez gozatzeko», aitortzen du.

Ez da erretiro bat, inondik inora ere. Datorren apirilaren 5ean, Benalmadenan (Malaga), 'Calamorro Skyrace' munduko kopako proban lehiatuko da, eta buruan du ere maiatzaren 25ean jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoia: «Goierritar bezala, Zegama-Aizkorri opari bat dela uste dut. Bertako giroa, ibilbidea, jendea... hemen bakarrik aurkitzen da. Limone Xtremen (Lago di Garda, Italia) Munduko Kopako finalean lehiatzeko aukera izan nuen, eta giro aldetik ez zuen zerikusirik Zegama-Aizkorrirekin, garrantzia handiko lasterketa izanda ere. Hemen duguna benetako zortea da, gozatu egin behar dugu», dio protagonistak.

LEGORRETA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.494

Euskaldunes (2021):

71,43%

173,72 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

6,3%

Renta personal (2022):

24.656 €

Altitud:

119 m.

Superficie:

860 Ha

LEGORRETA

Goierri

Comarca:

Habitantes:

1.494

Euskaldunes (2021):

71,43%

173,72 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

6,3%

Renta personal (2022):

24.656 €

Altitud:

119 m.

Superficie:

860 Ha

LEGORRETA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.494

Euskaldunes (2021):

71,43%

173,72 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

6,3%

Renta personal (2022):

24.656 €

Altitud:

119 m.

Superficie:

860 Ha

LEGORRETA

Comarca:

Goierri

Habitantes:

1.494

Euskaldunes (2021):

71,43%

173,72 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

6,3%

Renta personal (2022):

24.656 €

Altitud:

119 m.

Superficie:

860 Ha

Bere afizioa herrigintzara gerturatzeko baliatu nahi izan zuen duela hilabete batzuk. Historiako Gradu Amaierako Lana prestatzen ari zela, Zunzunegik aurkitutako dokumentu batzuetan, 1969. urtean Julian Garmendia 'Kortatu'-k Legorreta-Hernio-Legorreta ibilbidea 3 ordu eta 13 segundotan betetzea lortu zuela erreparatu zuen, eta hau hobetzeko erronka jarri zion bere buruari: «Herrian, 'Mendiburue' mendi asteburua antolatzeko asmoa genuen Gazte-Piku gazte asanbladan, eta horren baitan, erronka hau sartzeko ideia izan nuen. Duela urte asko ezarritako marka hori hobetzeko, ibilbidea planifikatu nuen, eta familia, hainbat lagun eta herriko bizilagunak Hernio ingurura gerturatu ziren animoak ematera. Azkenean, hobetzea lortu nuen (2:16:58), eta berezia izan zen herriko plazara iritsi eta bertan denon artean ospatzea, herria piztu zen», gogoratzen du harrotasunez Zunzunegik.

Gazteek eta, oro har, legorretarrek duten 'herri harrotasuna' nabarmentzen du ere: «Zortez, giro ederra izaten dugu herrian. Orain, sagardotegi garaian, asko nabaritzen da, eta gustura bizi gara hemen. Nik behar dudan guztia dut Legorretan: familia, lagunak, ingurugiro eta paraje ederrak nire afizioari eusteko... hori gabe, egunero egiten dudan guztiak ez luke zentzurik edukiko. Oso pozik bizi naiz bertan», amaitzen du.

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?

– Oria ibaiaren meandro batean kokatutako eta herritarrok osatutako herria da.

- – Zer da Legorretatik gehien gustatzen zaizuna?

– Herria osatzen dugun jendea eta gure artean dugun giroa gustuko dut.

- – Eta gutxien?

– Esaera zaharrak dioen moduan 'Herri txiki, infernu haundi'. Batzuetan, gustatzen ez zaizkigun gauzak gertatzen dira ere.

- – Legorretako txoko kuttunik ba al duzu?

– Duela urte batzuk gaztetxeko taberna zuloa esango nuke, baina orain, nire etxetik Leortzarrera arteko bidea dut gustukoen.

(88tik 59.)

Eta hurrengo igandean... Leintz-Gatzaga

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Sustraietara itzuli nahi dut, hemengoaz gozatu»