Legorreta
'Tabuen kutxatik oholtzara' saioa igandean LegorretanLegorreta
'Tabuen kutxatik oholtzara' saioa igandean LegorretanJ. Z.
legorretA.
Lunes, 13 de marzo 2023, 21:17
Igandean, hilak 19, 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatua eskainiko da Legorretako Herri Antzokian. Saio solidarioa, Emakumeen Nazioarteko Egunaren besapean iritsiko da herrira eta minbiziaren inguruko tabuak eta gaixotasunak sorrarazten dituen arazoak plazaratzea eta normalizatzen laguntzea izango du helburu. Bertan bildutako dirua, Inurri elkartearen proiektuari helaraziko zaio. Inurri elkarteak, minbizia pairatzen duten pertsonei laguntza emateko lan egiten du. Laguntza hori, alor ekonomiko zein psikologikoan banatzen dute, eta bertan murgilduta dauden pertsonekin lan egiten dute gaixotasuna ahalik eta modu 'leunenean' gainditu ahal izateko. Maialen Akizu, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Alaia Martinek eskainiko dute igandeko saioa, eta Amaia Agirre arituko da gai-jartzaile lanetan. Musika berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendiren eskutik helduko da. Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera saioari eta sarrerak, goizez, Legorretako udaletxean eta arratsalden, udal liburutegian daude eskuragai. Gainera, Inurri elkarteak bere webgunean ere salgai jarri ditu.
Publicidad
Desfibriladore tailerrak ere burutuko dira hilabete honetan honetan. Alde batetik, gaiarekiko ezagutza dutenek, errepaso moduko saio batez gozatzeko aukera izango dute, eta bestetik, ez dakitenentzat, ikasteko bi saio antolatu ditu udalak. Errepaso saioa hilaren 15ean izango da, eta ikasteko saioak, 22an bata eta 29an bestea. Hiru saioak udaletxean eskainiko dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.