Tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea ireki da

NÚÑEZ

legorretA.

Sábado, 29 de enero 2022, 00:08

Legorretako udalak zerga eta tasen ordainketarako hobariak onartu ditu herritarrentzat. Familia ugariek ondasun higiezinen gaineko zergan hobariak eska ditzakete. Martxoaren 15era arte daukate horretarako epea. Eskariak udaletxeko bulegoan, elektronikoki edo posta elektronikoz aurkeztu beharko dira eskabide orriarekin batera.

Publicidad

Bestalde, egoera ekonomiko berezia dutenentzako udal tasa eta zergetarako hobariak eta gizarte larrialdietarako laguntza onartu du udalak. Ura, zaborra eta ondasun higiezinen gaineko zergetan hobariak, zein alokairua, hipoteka edota oinarrizko beharretarako diru-laguntzak eskatu daitezke. Horretarako, udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan, aurrez hitzordua eskatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad