Secciones
Servicios
Destacamos
A. N.
LEGORRETA.
Miércoles, 7 de diciembre 2022, 22:59
Urte amaierarekin batera, Udal aurrekontuak osatzeko garaia da. Legorretan joan zen azaroaren 29an egin zen udal aurrekontuak bozkatzeko bilkura. 2023ko aurrekontua onartu egin zen EHBilduren udal gobernuaren aldeko bozkekin eta EAJren aurkako bozkekin.
EAJ udal taldeak adierazi zuen udal gobernuak aurkeztutako proposamenaren aurka bozkatu zuela «gazteak herrian bertan gera daitezen beharrezkoak diren babestutako etxebizitzak egiteko asmorik ikusten ez zutelako». Jeltzaleek inbertsiotarako zegoen diru partidaren erdia babestutako etxebizitzak egin ahal izateko lurra eskuratzera bideratzea proposatu zuten, «gutxi gora-behera 200.000 euro inguru».
Bi taldeak ez ziren akordio batera iritsi eta aurka bozkatzeko erabakia hartu zuten. «EH Bilduk ez zuen aurrerabiderik ematen eta beste behin, gaia atzeratu asmoz, enegarren plangintza bat egiteko beharra planteatu zuten. Gure ustetan, gazteek etxebizitza eskuratzeko duten arazoaren aurrean, udalak jarrera proaktiboa azaldu behar du eta promotore pribatuek lehenesten duten prezio libreko etxebizitzen aurrean, babestutako etxebizitzak egiteko urratsak eman behar ditu», diote EAJ udal taldetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.