Borrar
Pasa den urteko udalekuetako irudia burututako ekintza batean. L.U.
Udalekuetan izena emateko aukera zabalik parte-hartzaile eta begiraleentzat

Legorreta

Udalekuetan izena emateko aukera zabalik parte-hartzaile eta begiraleentzat

J. ZABALA

LEGORRETA.

Jueves, 16 de mayo 2024, 20:37

Zabalik dago Legorretako Udalak uda honetarako antolatutako udalekuetan eta gazteen irteeretan izena emateko epea. Maiatzaren 24ra bitartean izena eman ahalko da.

Umeen programa Haur Hezkuntzako umeentzat eta LHko lehen, bigarren eta hirugarren zikloko umeentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 24an hasiko da eta uztailaren 24an amaitu, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara. Matrikularen kostua 80 eurokoa izango da.

Gazteen programa DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat dago zuzenduta. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 27an hasiko da uztailaren 23an amaitu, astean bi irteera eginez. Matrikularen kostua 100 eurokoa izango da.

Bi programetan deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Hainbat kasutan, ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakian ordaindu beharko da, eta ondoren Herritarren Atarian izena eman, ordainagiria erantsiz.

Begiraleentzat aukera

Bi programetan begirale aritzeko izena emateko epea ere zabalik dago. Horretarako aukera igandera arte (maiatzak 19) egongo da, egun hori barne.

Umeen programarako begiraleen lan kontratuaren iraupena ekainaren 24tik uztailaren 24ra (biak barne) izango da, eta hilabetean ordainsari gordina 1344,83 eurokoa da. Gazteen programakoen iraupena, ordea, ekainaren 27tik uztailaren 23ra (biak barne) izango da, eta hilabetean ordainsari gordina 1.479,28 eurokoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetan izena emateko aukera zabalik parte-hartzaile eta begiraleentzat