Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Udazkeneko kultur egitarau berezia antolatu da Legorretan

Solasaldiak, zinema emanaldiak, kontzertuak edo gaztaina jatea izango dira, besteak beste

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Jueves, 10 de noviembre 2022, 00:11

Azarorako kultur egitarau zabala antolatu du Legorretako udalak. Datorren igandean, azaroaren 13an, 'Apaiz kartzela' dokumentalaren emanaldia egongo da Herri Antzokian, 18:00etan. Ondoren, Xabier Amurizarekin eta Ritxi Lizartzarekin solasaldia egongo da.

Hurrengo ostiralean, hilaren 18an, Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du, 18:00etan Herri Antzokian, Sattok antolatuta; eta 22an, asteartean, Elekun abesbatzaren eta Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da, 19:00etan Herri Antzokian.

Azaroaren 25ean, ostiralarekin, Pantxika Lamourrek emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunarekin bat eginez 'clown' ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean Herri Antzokian. Hurrengo egunean, larunbatean, gaztaina jatea egingo da Guraso elkarteak antolatuta, 18:30ean, frontoian. Azken ekitaldia azaroaren 30ean, asteazkenarekin, izango da, Maider Galartzak haurrentzako eskainiko duen ipuin kontaketarekin, 18:00etan kultur etxean.

Gainera, zinema emanaldiak ere egingo dira. Haurrentzako filmak eskainiko dira azaroko igandetan –hurrengoak 20an eta 27an–, eta helduentzako azaroaren 16an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udazkeneko kultur egitarau berezia antolatu da Legorretan