Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Martes, 4 de octubre 2022, 00:10
Hasi berri den ikasturtean Zainduz Zaindu programa berriro martxan jarri du Legorretako Udalak. Zaintzaileei zuzendutako saioak egingo dira hilean behin, urritik ekainera bitartean. Nerea Redondo Otamendik gidatutako saioak izango dira, autolaguntza talde batean oinarrituak, zaintzaileek beren burua zaindu dezaten, elkarri entzun, hausnartu eta elkarrengandik ikasteko aukera izanez.
Lehenengo saioa gaur asteartea, urriaren 4a izango da, 15:00etatik 17:00etara. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko da 943 085 290 edo 688 829 013 telefono zenbakietara deituz edo gizarte@legorreta.eus helbidera idatziz.
Aldaieta jubilatuen elkarteak txangoa egingo du Elizondora urriaren 11an. Joan nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna, elkartean bertan. Irteera goizeko 9:00etan izango da, ohiko lekutik, eta 30 euroko prezioa izango du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.