Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Zaintzaileentzako jardunaldian izena emateko epea irekita

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Lunes, 24 de octubre 2022, 22:59

Datorren azaroaren 5ean Zaintzaileen Eguna ospatzen da eta horren inguruan egitarau berezia antolatu da Legorretan. Azaroaren 5ean bertan, larunbatarekin, goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo da jardunaldia. Lehenengo Nerea Redondo Legorretako Zainduz Zaindu programaren dinamizatzaileak solasaldi bat gidatuko du zaintza lanek sortzen duten estresaren inguruan. Jarraian, Enarak kooperatibako Tania Cañasek zaintzaileen eta etxeko langileen eskubideen inguruan hitz egingo du.

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute gizarte@legorreta.eus helbidera idatziz edota 688 829 013 telefonora deituz urriaren 28a baino lehen. Behar dutenentzako zaintza zerbitzua egongo da ekitaldiak irauten duen bitartean.

Ipuin kontaketa, bihar

Bihar, urriaren 26an, Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok osatzen duten 'Ameli eta Xirrikituen jostunek' taldeak, 'Basoko Sekretuak' ipuin kontaketa eskainiko dute Legorretan, Patxi Ezkiaga kultur etxeko lehenengo solairuan dagoen liburutegian 18:00etan, lau eta zortzi urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaintzaileentzako jardunaldian izena emateko epea irekita