Tolosaldea
Loatzo Musika Eskolako ikasleek Udaberriko emanaldiak eskainiko dituzte kultur etxeanTolosaldea
Loatzo Musika Eskolako ikasleek Udaberriko emanaldiak eskainiko dituzte kultur etxeanAlegia
Jueves, 27 de marzo 2025, 20:09
Loatzo Musika Eskolak udaberrirako musika emanaldi sorta antolatu du. Instrumentu ezberdinetako ikasleek hainbat saio eskainiko dituzte mankomunitatea osatzen duten herrietan marxoaren 31tik maiatzera bitartean. Programazioari hasiera emateko, lehenengo emanaldia datorren astelehenean, izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita, Alegiako kultur Etxean tronpeta, tronboia eta bombardino ikasleen eskutik.
Publicidad
Hurrengo astean ere beste saio bat egongo da Inaxio Begiristain kultur etxean. Asteazkenean gitarra ikasleek eskainiko dute kontzertua, 18:30ean Kultur Etxean. Apirilaren 10ean, berriz, saxoen taldea eta Anakrusa musika taldea igoko dira taula gainera, eta maiatzaren 7an, kantuko ikasleen emanaldia izango da herrian.
Loatzo Musika Eskolako ikasleek hamahiru emanaldi eskainiko dituzte guztira hurrengo hilabeteetan. Datorren astean, besteak beste, eskusoinu emanaldia izango da asteartean Anoetako Auditorioan, eta ostegunean kitarra kontzertua Ibarran eta txistu taldea arituko da, ordu berean, Irurako udaletxeko ganbaran.
Ostiral honetan eguerditik astelehenera bitartean Elorri pilotalekua itxita egongo da eta ezingo da erabili. Igandean Iñaki Artolaren finalaren ondoren afaria egingo da bertan. 400 lagun inguruk izena eman dute afarirako eta pilotalekua egokitzeko lanak egingo dira asteburuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.