
Tolosa Goierri
Luberriko kirol aretoko instalazio berriak martxanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Luberriko kirol aretoko instalazio berriak martxanJ. ZABALA
ZALDIBIA.
Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:50
Udalak Luberriko kirol aretoa berritu du, herritarrei ekipamendu modernoagoa eta egokiagoa eskaintzeko. Instalazio berriak kardio makinak eta indar makina gidatuak barne hartzen ditu, eta luzatze eta errekuperazio gunea ere egokitu da. Hala, bazkideek norbere kabuz kirola egiteko aukera izango dute bertan.
Zerbitzua erabiltzeko hiru bono mota daude eskuragarri. Alde batetik hiruhileko bonoa, 25 euroren truke, ordainketa bakarrean. Bestalde, seihileko bonoa ere eskuratzea izango da 40 euroko ordainketa bakarrean edo bitan. Eta azkenik, urteko bonoarekin, 70 euroko ordainketa bakarrean, bitan edo lautan (hiru hilabetero). Gainera, pentsiodunek eta 25 urtez azpiko ikasleek %50eko hobaria izango dute.
Izena eman nahi duten herritarrek albistearen beheko aldean aurkituko dituzte izen-emate orria eta kirol aretoaren arautegia. Bi dokumentuak irakurri eta sinatu ondoren, Karreane Kultur Etxean entregatu behar dira. Eskaera egin ostean, erabiltzaile bakoitzari kirol aretora sartzeko giltza elektronikoa emango zaio. Aurrez giltza duten pertsonei, berriz, bertan aktibatuko zaie baimena. Ordainketak banku-kontutik egingo dira, erabiltzaile bakoitzak aukeratutako maiztasunarekin.
Kirol aretoaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 21:00etara izango da eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:15era itxita egongo da.
Larunbat, igande eta jai egunetan, 09:00etatik 21:00etara erabili ahal izango da eta abuztuan, 09:00etatik 21:00etara, baina 15 egunez itxita egongo da garbiketa sakona burutuko baita bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.