
Tolosa Goierri
Maixa Odriozola ataundarra, txapeldun PontevedranSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Maixa Odriozola ataundarra, txapeldun PontevedranJ. ZABALA
ATAUN.
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:57
Asteburuan Pontevedran (Galizia) jokatu den Emakumezkoen Txirrindularitzako Espainiako Kopako laugarren proban, Maixa Odriozola Aierbe ataundarrak lehen postua eskuratu du kadete mailan. Lasterketa lehiatua izan zen, eta Odriozolak erritmo bizian egin du ihes, helmugarako azken metroetan garaipena bermatuz.
Espainiako Kopak zazpi proba ditu guztira, eta orain arte lau jokatu dira. Odriozolak emaitza bikainak lortu ditu aurreko lasterketetan: bigarren postua eskuratu zuen Nojan, bederatzigarrena Beasainen eta hirugarrena Betanzosen. Pontevedrako garaipenari esker, orain sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da, bere erregulartasuna erakutsiz.
Lehiaketak oraindik hiru proba ditu aurretik, eta ekaina eta uztailean jokatuko dira: hurrengoa Murtzian, ondoren Lizarran eta azkena Leonen. Odriozolak orain arteko mailari eutsiz gero, aukera handiak ditu Espainiako Kopa irabazteko, eta lidergoari eusten saiatuko da horretarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.