Las diez noticias clave de la jornada
Soka saltoan, modaz pasatzen ez den jolasa. ARGAZKIAK: ALARCIA

Maizpide, hogeita hamar urte euskara irakasten

Mahai-ingurua eta kantu-jira herrikoia antolatu dituzte urtemuga biribila ospatzeko

A. ALARCIA

LAZKAO.

Miércoles, 18 de abril 2018, 07:48

1988ko apirilean ireki zituen ateak Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegiak, ordurarte Goierriko Euskal Eskolak egiten zuen lanarekin jarraitzeko asmoz; helduen euskalduntze-alfabetatzea. Barnetegi moduan jarri zen martxan hasieratik eta hogeita hamar urte hauetan munduko ia txoko guztietako ikaskeak izan ditu bere geletan. Aurtengoan urtebetetze borobila ospatzea tokatzen zaie, hogeita hamargarrena, eta mahai ingurua eta kantu-jira prestatu dituzte horretarako.

Publicidad

Andoni Egaña, gaur

Lehena gaur bertan izango da, Maizpideko zineman, iluntzeko 19.00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari den Garbiñe Mendizabal, Andoni Egaña bertsolari eta idazlea eta hamabost urtez Maizpideko zuzendari izan den eta gaur egun irakasle den Marian Bidegainek hitzegingo dute. Euskara eta honen egungo egoera jorratuko dituzte solasaldian eta ondoren mokadutxoa aterako die gonbidatuei.

Bigarren ekitaldia Maizpideko hormetatik kanpo izango da apirilaren 26an, ostegunarekin. Herritar guztiei irekitako kantu-jira antolatu dute, 18.30etan hasita, 'Benta zaharreko mutiko alaiak' taldeak lagunduta. Euskaltegi-barnetegiko zuzendaria den Laida Begiristainek dioenez, herriari eta herritarrei esker hona adierazteko modu bat da, «urte guzti hauetan eskaini diguten eta oraindik eskaintzen diguten laguntzagatik». Lazkaotar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, «denok giro onean, kalean, euskaraz abestu eta euskaraz hitzegitera».

Lazkaotarrak ospakizunaren parte izatea nahi dute, horregatik, kantu-jira ondoren, kantu-afaria izango da gainera barnetegiko jangelan eta parte hartu nahi duen herritar oro dago gonbidatuta. Nahikoa da aste honetan zehar Maizpidera deitu (943889231) edo e-mail bat bidaltzea (lazkao@maizpide.eus).

Atzo Maizpideko ikasleek haurrentzako jolasak antolatu zituzten plazan. Kasu honetan, Lazkao Txikiren heriotzaren 25. urtemugan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad