Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
XIX. mendean emakume esploratzaileak ere izan ziren. Lisa Barbier Cristiani.
XIX. mendeko emakume esploratzaileen ikuspegia Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko emakume esploratzaileen ikuspegia Zumalakarregi Museoan

Pertsonaia hauek zuten garaiko zibilizazio exotikoekiko begirada gizatiarragoa erakustsiko du proiektuak

dv

Jueves, 18 de marzo 2021, 18:41

XIX.mendeko historian erreferente den Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, 'XIX.mendeko emakume esploratzaileak' proiektua aurkezten du. Ikerketa honek, munduan zehar emakumeen espedizioek izandako garrantzia azaleratzea du helburu.

XIX.mende erdialdera, europarrek mundua esploratzeari ekingo zioten. Mapak zuri zeuden lurraldeetan barrena murgildu ziren bidaiariak, eta hauen artean ere, emakume bakan batzuk baziren. Horregatik, museotik pertsonaia hauengan jarri nahi izan da fokua, bideo eta eduki desberdinen bidez.

Garai haietan, Parisen Le Tour du Monde aldizkaria sortu zen, 1860.ean, non esploratzaile hauen kontakizunak jasotzen ziren. Bertan, garaiko ikuspegi kolonial eta inperialista erabiliz, esploratzaile hauen testigantzak munduaren irudi zabala eskaintzen zuten, gehienetan gizonezkoena.

Baina izan ziren emakume esploratzaileak ere, eta Zumalakarregi Museoak oraingo honetan aurkezten duen ekimen honek 'Le Tour du Monde' aldizkari honetan aurkitu dituzten lau emakumeen testigantzak dira. Hain zuen Ida Pfeiffer (Viena 1797 – 1858) , Lisa Barbier Cristiani (París 1827- Tobolsk 1853), Alexandrine Tinné (La Haya 1835- Murzuk 1869) eta Florence von Sass (Transilvania 1841- Devon 1916).

Ikuspegi ulerberagoa

«Emakume adoretsu hauen artean esan dezakegu gizon esploratzaileek erakusten ez diguten indigenekiko ikuspegi ulerberago bat aurkitu dugula, ausardi eta trebetasunez maila bereko espediziotan murgildu ziren arren», dio Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko artxibo arduradunak.

Gainera, proiektuak emakume hauek XIX. mendeko esplorazioetan izandako paper garrantzitsua erakustea ere badakar. «Emakume bakoitzaren errealitate eta bizipenak ezberdin eta interesgarriak izan dira. Sinestezina da garai horretan honelako ibilbideak egiteko ausardia zuten emakume hauek topatu izana», dio Eider Arruti, Zumalakarregi Museoko Hezkuntza eta Komunikazioa arduradunak.

Museoaren web orriaren bitartez, martxoa guztian zehar, emakume harrigarri hauen bizitzaren inguruko argitalpenak ere egingo dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XIX. mendeko emakume esploratzaileen ikuspegia Zumalakarregi Museoan