
Tolosaldea
Minigarbiguneak jarri dira eskualdeko sei herritan hondakinak sailkatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosaldea
Minigarbiguneak jarri dira eskualdeko sei herritan hondakinak sailkatzekoHondakinen banaketa errazteko helburuarekin, Tolosaldeko Mankomunitateak 'minigarbiguneak' jarri ditu eskualdeko hainbat herritan. Etxola berri horietan, hondakin arriskutsu eta kutsagarriak botatzeko aukera egongo da, Tolosako edo Andoainen dauden garbiguneetara eraman beharrik gabe.
Guztira sei minigarbigune jarri dira, beste hainbeste herritan: Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbiguneetan hamar hondakin mota ezberdin bota daitezke. Bakoitzak bere lekua du eta barruan sailkatuta geratzen dira teknikariak jaso bitartean. Etxola hauetara bota daitezkeen materialak zabor orokorrean bukatzea edota bide publikoetan ez uztea du helburu, eta, aldi berean, hondakinen gaikako bilketa-tasak hobetu nahi dira. Sailkapen honen bidez, materialak hobeto birziklatzea erraztuko da.
Hamar hondakin mota ezberdin jasoko dira hemendik aurrera Minigarbiguneetan: informatika- eta telekomunikazio-aparatuak; aparatu elektriko eta elektroniko txikiak; bonbillak; brotxak eta rodilloak; tinta- eta toner-kartutxoak; kazolak, zartaginak eta mahai-tresnak; fluoreszenteak; pilak; pinturak, barnizak eta disolbatzaileak; eta erradiografiak.
Herritako gune ezberdinetan kokatu dira etxolak: Adunan Amalkor kalean, Altzon herriko aparkalekuan dago, Amezketan Zubeldianeko eremuan, Berrobin ikastetxearen ondoan, Ikaztegietan udaletxearen ondoan eta Lizartzan plazako edukiontzien ondoan. Gainera, herritarrek azalpen liburuxka bat ere jaso dute bertan bota daitezkeen produk-tuen azalpenarekin.
Dena den, Mankomunitateak gogorarazten du Tolosako San Blas auzoan eta Andoainen dauden garbiguneek martxan jarrai-tzen dutela. Bertara eraman daitezke bai minigarbiguneetan jasoko diren hondakinak, baita, herrietan jasotzen ez diren bestelakoak, adibidez, obra hondakinak, bidoiak, altzariak, metalak eta txatarra, inausketa eta lorazaintzako hondakinak, egurrezko paletak edota etxetresna elektriko handiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.