Atal ezberdinak izango dituzte minigarbiguneek, hondakinak bereizteko. TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEA

Tolosaldea

Minigarbiguneak jarri dira eskualdeko sei herritan hondakinak sailkatzeko

Hamar hondakin mota desberdin bota daitezke etxola berrietan, Tolosako edo Andoaingo garbiguneetara eraman beharrik gabe

Amaia Núñez

Tolosaldea

Lunes, 17 de marzo 2025, 20:17

Hondakinen banaketa errazteko helburuarekin, Tolosaldeko Mankomunitateak 'minigarbiguneak' jarri ditu eskualdeko hainbat herritan. Etxola berri horietan, hondakin arriskutsu eta kutsagarriak botatzeko aukera egongo da, Tolosako edo Andoainen dauden garbiguneetara eraman beharrik gabe.

Publicidad

Guztira sei minigarbigune jarri dira, beste hainbeste herritan: Aduna, Amezketa, Altzo, Berrobi, Ikaztegieta eta Lizartzan. Minigarbiguneetan hamar hondakin mota ezberdin bota daitezke. Bakoitzak bere lekua du eta barruan sailkatuta geratzen dira teknikariak jaso bitartean. Etxola hauetara bota daitezkeen materialak zabor orokorrean bukatzea edota bide publikoetan ez uztea du helburu, eta, aldi berean, hondakinen gaikako bilketa-tasak hobetu nahi dira. Sailkapen honen bidez, materialak hobeto birziklatzea erraztuko da.

Hamar hondakin mota ezberdin jasoko dira hemendik aurrera Minigarbiguneetan: informatika- eta telekomunikazio-aparatuak; aparatu elektriko eta elektroniko txikiak; bonbillak; brotxak eta rodilloak; tinta- eta toner-kartutxoak; kazolak, zartaginak eta mahai-tresnak; fluoreszenteak; pilak; pinturak, barnizak eta disolbatzaileak; eta erradiografiak.

Etxetresna elektriko txikiak, pintura, tinta eta tonerrak, bonbillak, kazolak edota informatika aparatuak bota daitezke

Herritako gune ezberdinetan kokatu dira etxolak: Adunan Amalkor kalean, Altzon herriko aparkalekuan dago, Amezketan Zubeldianeko eremuan, Berrobin ikastetxearen ondoan, Ikaztegietan udaletxearen ondoan eta Lizartzan plazako edukiontzien ondoan. Gainera, herritarrek azalpen liburuxka bat ere jaso dute bertan bota daitezkeen produk-tuen azalpenarekin.

Dena den, Mankomunitateak gogorarazten du Tolosako San Blas auzoan eta Andoainen dauden garbiguneek martxan jarrai-tzen dutela. Bertara eraman daitezke bai minigarbiguneetan jasoko diren hondakinak, baita, herrietan jasotzen ez diren bestelakoak, adibidez, obra hondakinak, bidoiak, altzariak, metalak eta txatarra, inausketa eta lorazaintzako hondakinak, egurrezko paletak edota etxetresna elektriko handiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad