Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mirari Errondosoro tailer batean.
Mirari Errondosoro eta Laia Varelak Sormenaren Kabiko egonaldirako beka irabazi dute

Mirari Errondosoro eta Laia Varelak Sormenaren Kabiko egonaldirako beka irabazi dute

Naturako elementuei bizi berri bat emango diete datozen asteetan

NÚÑEZ

ALKIZA.

Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:17

Naturako elementuak izango dira inspirazio eta lanabes aurtengo Sormenaren Kabian. Mirari Errondosoro Echave artisaua eta Laia Varel Lasarte bitxigileak irabazi dute aurtengo beka eta datozen asteetan iritsiko dira Alkizara hiru astez bertan bizi diren bitartean naturgune paregabean hausnartu, esperientziak elkarbanatu eta lan egiteko.

Mirari Errondosorok 'Bizia berpiztu' proiektua aurrera eramango du Alkizan. Jasangarritasunean oinarritua, hondakinei beste bizi bat ematea du helburu, ekonomia zirkularrari balioa emanez. Barne diseinatzaile ikasketak egin zituen arren, azken urteetan artisau gisa lan egin du, oihalekin bereziki, Kimuri izenarekin. Materialak ezagutu eta beraiekin jolastea du gustuko.

Laia Varela bitxigileak 'Bitxigintza iragankorra' sustatu nahi du bere egonaldiaren baitan. Bere izena daraman bitxi-marka propioa du, arte eta arkitektura modernoetan inspiratuta dagoena, eta Parsons Paris unibertsitateko irakaslea ere bada. Alkizan igaroko dituen asteetan pieza bakarren bilduma osatuko du, latoia eta zilarra bezalako metalak Hernio Gazumen aurkitzen dituen materia organikoekin uztartuz. Bestalde, herritarrekin tailerrak egingo ditu bitxi-orijinalak sortzen laguntzeko.

Mila euroko beka

Bosgarren edizio honetan Koldobika Jauregi artistarekin batera egon dira epaimahaian Usoa Zumeta serigrafia-egilea, Undermont Igeldo plataforma artistiko eta kulturaleko kideak eta Maria Andres dantzari eta koreografoa, Sormenaren Kabiko hirugarren edizioko beka irabazi zuenetako bat.

Bi artistek mila euroko saria jasoko dute eta hiru astez Alkizan lan berriak sortzeko aukera izango dute. Egonaldiak irauten duen denboran Elena Cajaraville artista bitxigilearen eta Koldobika Jauregiren aholkularitza jaso ahal izango dute. Egonaldiko emaitza abenduaren 22an aurkeztuko da jendaurrean Fagus Alkiza interpretazio-zentroan egingo den ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mirari Errondosoro eta Laia Varelak Sormenaren Kabiko egonaldirako beka irabazi dute