Borrar
Esti Markezek 'Atenporala' bere bigarren lan luzea aurkeztuko du Atxulondon.
Musika eta dantza nagusi urtarrileko kultur eskaintzan Zizurkilen

Zizurkil

Musika eta dantza nagusi urtarrileko kultur eskaintzan Zizurkilen

Datorren astean Esti Markezek eskainiko duen kontzerturako sarrerak udal bulegoetan daude salgai

Amaia Núñez

Zizurkil

Miércoles, 8 de enero 2025, 20:19

Kultur ekitaldi ugari egongo dira datozen asteetan Zizurkilen. Musika, eta dantza izango dira nagusi, baina ingurumen tailerra ere antolatu da.

Urtarrilaren 17an, ostiralean, Esti Markez abeslariak kontzertua eskainiko du Atxulondon 19:30ean. 'Atenporala' disko berriaren aurkezpen ikuskizuna izango da eta sarrerak salgai daude dagoeneko udal bulegoetan.

Zizurkilgo komunitate energetikoa martxan da jada eta berau ahalduntzeko tailerra antolatu da urtarrilaren 16rako, osteguna. Atxulondon emango da 18:30ean. Komunitate energetikoak 188 eguzki plaka ditu, lau eraikinetan banatuta: San Millan eskola, Kultur Etxea, Zubimusu ikastola eta frontoiko teilatuetan. Guztira 127 etxe eta denda txikiri ematen dio zerbitzua.

Bestalde, Bukalai eta Dulan-tziko Haize Dantza taldeek emanaldi berezia eskainiko du urtarrilaren 25ean, larunbatarekin. Ikuskizuna 19:00etan izango da Intxaur pilotalekuan eta sarrera irekia egongo da. Herritar guztiak gonbidatuak daude ikuskizunaz gozatzera.

Hilabetea agurtzeko, Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleek pandero emanaldia eskaikiko dute zimiterioan urtarrilaren 31n, 19:00etatik aurrera.

Tertulia literarioa

Bestalde, Plazida Otaño liburutegiak tertulia literarioak antolatzen ditu hilabetero. Hurrengo saioa urtarrilaren 28an izango da, 17:30ean. Bertan, Miren Agur Meabe idazlearen 'Kristalezko begi bat' eleberria landuko dute parte hartzaileek, Oihana Iguaranek dinamizatutako saioan.

Erroldatuei ongietorria

Aurten ere udal hautetsiek harrera egingo diete iaz Zizurkilen erroldatu ziren herritarrei. Ekitaldia otsailaren 1ean egingo da, 11:00etan Atxulondon eta parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan izena eman beharko dute urtarrilaren 24a baina lehen.

Egun horretan, Zizurkilgo baliabideen gida aurkeztuko dute lehenengo Atxulondon eta, ondoren, autobusez herrigunera igoko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eta dantza nagusi urtarrileko kultur eskaintzan Zizurkilen