
Santa Zezilia musikarien zaindaria da, eta azaroaren 22an da bere eguna. Santa Zeziliaren omenezko kontzertua segurtasun-neurri guztiak betez eta horretarako propio protokolo berezia diseinatuta Zegamako parrokian ospatzekoak ziren Toberakoak azaroaren 19an. Baina, azaroaren 7an indarrean sartutako lege berriarekin, ez da posible izango.
Publicidad
Dekretuaren arabera, musika- eta ahots-talde amateurren entsegu kolektiborik ezin da egin, baina musika eta dantza eskolen baitan garatzen den hezkuntza-jarduera babestuta geratu da –bakarkakoa nahiz taldekoa– eta egiteko baimenduta dago. Dena den, kultura-erakustaldi amateurrak ezin dira jendaurrean egin, soilik profesionalek eskainitako kontzertuak. Hori dela eta, aurtengo Santa Zeziliaren omenezko kontzertua birtualki egingo dute Tobera Musika-eskolako ikasleek.
Azaroaren 19tik aurrera 14 bideo aireratuko dituzte Toberakoek eskolako sare sozialetan, YouTubeko kanalean eta tobera.org webgunean, pieza bakoitzeko bana. Dance Monkey edota ETS taldearen 'Zurekin batera' gaur egungo doinuekin batera, Bizet-en musika klasikoa, aspaldi samarrekoak diren Tracy Chapman edota Sorotan Bele musikarien abestiak eta betiko kalejira eta euskal abestiak prestatu dituzte hainbat ikasle gaztek.
Bestalde, Euskaraldia ospatuko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra, eta Tobera Musika eta Dantza eskola 'Arigune' izango da Euskaraldian, euskaraz lasai eta eroso hitz egin litekeen gunea, hain zuzen ere.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.