Borrar
Noa & The Hell Drinkers taldeak irekiko du aurtengo Blues Gaua.
Noa & The Hell Drinkers eta La Blues Company 22. Blues Gauean

Zizurkil

Noa & The Hell Drinkers eta La Blues Company 22. Blues Gauean

Aurten, otsailaren 8an izango da, larunbata, Atxulondo eta Egarri tabernetan egingo diren kontzertuekin

Amaia Núñez

Zizurkil

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:10

Otsailarekin batera, Blues Gaua ospatuko da aurten Zizurkilen. Udalak antolatutako hogeitabigarren edizio hau otsailaren 8an izango da eta bi kontzertu berezi hartuko dituzte Atxulondo eta Egarri tabernek. Jaialdiari hasiera emateko, Noa & The Hell Drinkers taldea arituko da 19:00etatik aurrera Atxulondon.

Talde donostiarrak 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, 'Hell's The New Heaven 23/24' birarekin jarraitzen du 2025ean. Europako hainbat herrialdetatik igaro ziren birarekin, besteak beste, Frantzia, Norvegia, Alemania edota Txekiar Errepublika, eta Zizurkilen egongo dira otsailean.

Taldea 2016an sortu zen. Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond) eta Ibai Ros (bateria) kideek osatzen dute gaur egun. Dagoeneko hiru disko kaleratu dituzte: 'Noa & The Hell Drinkers' (2018), 'Craft Blues' (2020) eta 'Hell's The New Heaven' (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu zuen Erresuma Batuko 'UK Independent Blues Broadcasters Association' elkarteak.

Gaur egun blues musikaren erreferente diren bost musikarik osatzen dute La Blues Company taldea

Afalondoren, Egarri tabernan izango da hitzordua, 23:00etan La Blues Companyren eskutik. Egungo blues musikan erreferente diren bost musikarik osatzen dute taldea: Ñaco Goñi harmonizista, Paul San Martín donostiar pianista eta abeslaria, Fernando Beiztegui guitarra jotzaile eta kantari granadarra eta Martí Elías batería jotzaile katalana. Grabatu berri duten diskoa aurkeztuko dute, taldearen izen berekoa.

Ate irekiak Otaño eskolan

Pedro Maria Otaño eskolan ate irekien jardunaldia egingo dute larunbat honetan, urtarrilaren 25ean. Datorren 2025-2026 ikasturteko aurrematrikulazio epearen atarian, Otañok eskolako ateak irekiko dizkie familiei. Bertan, eskolako proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango dute eta barne espazioak bisitatuko dituzte. Saioa 11:00etatik aurrera egingo da. Amaitzeko, elkar ezagutzeko kafe tertulia eskainiko zaie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Noa & The Hell Drinkers eta La Blues Company 22. Blues Gauean