Plaza Nagusitik abiatuko da kale ikuskizun ibiltaria. O. U.

Ordizia

Azokaren istorioak ipuinen bidez, gaur arratsaldean

Ahoz Aho jaialdiaren baitan kale ikuskizun ibiltaria eta Kamishi-Jai narrazioa eskainiko dira

Amaia Núñez

ordizia.

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:00

Plaza Nagusiko estalkiak ehun urte beteko ditu aurten eta Ahoz Aho Jaialdiak ere bat egingo du urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Horrela, gaur arratsaldean kale ikuskizun ibiltaria egingo da 18:00etatik aurrera.

Publicidad

Ikuskizuna Plaza Nagusitik bertatik abiatuko da eta zazpi narra-tzailek parte hartuko dute, kontalari ordiziarrak tartean: Iñaki Carretero, Ixabel Agirresarobe, May Gorostiaga, Arrate Leunda, Maider Alcelay, Marisol Cavero, Patricia McGill eta Urtzi Gorostiaga. Herrigune historikoko hainbat guneetan azokaren inguruko istorioak kontatuko dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz eta adin guztietako ikusleei zuzenduta.

Era berean, Kamishi-Jai ipuin kontaketa ere eskainiko dute. Japoniatik datorren kontalaritza tradizioa da kamishibai, antzoki eramangarri batean erakutsitako marrazkiekin. Intujai taldeko kideek bizikleta batean sortu dute, eszenatoki ibiltari bat osatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad