Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ama jatetxeko sukaldariak Intxaustiren postuan. TM.
Barazki eta fruta eskaintza oparoa, baita negu-neguan ere
Ordiziako Azoka

Barazki eta fruta eskaintza oparoa, baita negu-neguan ere

Berritasun eza Plaza Nagusiko olanen estreinaldiak konpentsatu zuen

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 6 de febrero 2025, 01:00

Otsaila berritasunik gabe hasi da Ordiziako ferian, baina gabezia hori estreinaldi batek konpentsatu zuen atzo, feriarako epreski lehen aldiz jaitsi zituztelako Plaza Nagusia babesteko Udalak instalatu dituen olan zuriak. Ikusmin handia eragin zuten olanek, baita komentario ugari ere, batez ere plazako saltzaileen artean. Beheraino ez direla iristen eta hotzetik ez dutela asko babesten esan zuten orokorrean, baina udari begira «interesagarriak» izan daitezkeela ere aipatu zuten, eguzkia sartzen ez dutelako utziko. Dena dela, plazako obra ez dago erabat amaituta, eta olanek babesten ez duten beheko zatia estaliko duten plakak noiz jarriko dituzten zain daude orain denak.

Feriako eskaintzari dagokionez, udaberria oraindik urruti dago, eta tarte batean behintzat ez da produktu berririk iritsiko. Baina hori ez da eragozpen saltzaileentzat, eta orain baratzetan dauden barazkiekin eta aurreko hilabeteetan bildutako frutekin eskaintza oparoa osatzen dute astetik astera. Atzo ere, neguko barazkiz eta frutaz osatutako erakusleiho bikainak eta koloretsuak eskaini zituzten Plazako postuek. Oraingoak dira azak, indabak, lonbardak, azaloreak, brokoliak, romaneskoak, zerbak, kuiak, porruak, ziazerbak, eskarolak, sagarrak, kiwiak... eta horietatik ez zen falta, eta ez da faltako datozen asteetan ere.

Erosle faltarik ere ez zen, hori saltzaileen betiko kexa bada ere. Goiza hotza zen, 6 gradu eskas markatzen zituen termometroak hamaikak inguruan, baina tenperatura baxu horrek ez zituen atzera bota erosleak, ezta Ordiziako feriara erostera joateko ohitura duten sukaldariak ere. Horien artean, duela gutxi Mitxelin izar bar eskuratu duen Ama jatetxe tolosarrekoak izan ziren.

Bisitak ere izan ziren, eta ia asteazkenero bezala, ikasle taldeak ibili ziren azokatik eta herri erdigunetik bueltaka D'Elikatuz zentroko gidarien eskutik. Asteazken honetan Donostiako Ikasbide ikastetxeko LH-5ko ikasleen eta Tolosako Orixe institutuko gela bereziko kideen txanda izan zen.

Eta berritasunik eman ez bazituen ere, hurrengo asterako produktu berri batzuk aurkeztu zituztela agindu zuten hainbatek. Javier Lacalle aguraindarra zen bat, hazitarako patata iragarriz. Idiazabal gazta berria ere iristear dago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barazki eta fruta eskaintza oparoa, baita negu-neguan ere