Gipuzkoarrek protagonizatutako bidaia eta abenturak izango dira aurten ere protagonistak, tartean ordiziarrak ere bai. DV

Ordizia

Astelehenean hasiko da Emaneurreren Abentura Astea

Bigarren edizio honetan ere lau erronka eta abentura desberdin ezagutu ahal izango dira D'Elikatuz gunean

Amaia Núñez

Ordizia

Sábado, 15 de marzo 2025, 19:28

Iaz edukitako arrakastaren ondoren, D'Elikatuz gunea abenturazale eta erronkazaleen topaleku izango da berriro. Emaneurre taldeak Abentura Astearen bigarren edizioa antolatu du, astelehenetik, ostegunera bitartean luzatuko dena. Oraingo honetan ere, «erronka pertsonalak eta kolektiboak, kulturartekotasuna, hizkuntza gutxituak...» izango dira protagonista hitzaldi eta dokumentalen bidez. Saio guztiak D'Elikatuz gunean egingo dira, 19:30ean eta sarrera debalde izango da.

Publicidad

Abentura Astea abenturazale eta erronkazaleen topaleku izatea nahi dute antolatzaileek. Ekitaldi guztiak euskaraz egingo dira, beraien helburuetako bat ere baita «euskarazko edukiak eta aisia» eskaintzea. Lau egunetan «Euskal Herritik mundura eta mundutik Euskal Herrita ekarritako bizipenak, erronka zaharrak, bide berriak eta utzitako arrastoak» ezagutzuera emango dituzte.

Abentura Astea bihar hasiko da, Urko eta Zigor Gonzalez anaiek 'Jo Ta Ke' belaontzian egindako bidaia historikoaren kontakizunarekin. Beraiek familian egin zuten bidaia. Lau urtez belaontzia eraikitzen aritu ondoren, 1984. urtean Hondarribiako portutik abiatu ziren Xanti eta Mayi gurasoekin, Urko eta Zigor, garai hartan 8 eta 9 urte zituztenak. Munduko hiru kontinentetatik igaro ziren, hainbat herrialdeetan geldialdiak eginez eta hamazazpi urteren ondoren bueltatu ziren Hondarribiara, milaka uharte, kultura eta lagunn ezagutu ondoren. Presarik eta loturarik gabeko bizimodu hartan bizi eta ikasitakoa kontatuko dute.

Hurrengo egunean, Imanol Urrestarazu ordiziarrak 'Oinez Hegan' proiektua aurkeztuko du. Euskal Herriko mendietara oinez igo eta parapentetik, airetik, erakutsiko ditu bai mendiak, herriak eta bailarak, Pirineotatik hasi eta Goierriko bazterretara arte.

Asteazkenean, martxoaren 19an, Kattalin de Pedro eta Iñigo Unanek bizikletan egindako bidaia aurkeztuko dute 'Ziklo Alpinismoa Bolibian' izenburuko proiekzioan. Urtebetez mundua deskubritzen ibili dira bizikletan eta ezagututako ibilbide bakartietan izandako esperientzia elkarbanatuko dute. De Pedrok eta Unanuek egindako bideak hiru parke nazional zeharkatzen ditu eta, bitartean, bidean zeuden hainbat gailu igotzea izan dute helburu, alforjetan zeramatzatzen mendiko materiak eta bota pisutsuei erabilera emanez.

Publicidad

Abentura astea ixteko Mikel Sarasola donostiarrak glaziarrak kayakean zeharkatzera eraman zituen abentura kontatuko du. Txikitatik modalitatean lehiatu ondoren, abentura berrien bila joatea erabaki zuen lagun taldeak eta, horrela, glaziarren artean jaisten diren ibaiak jaistea jarri zuten helburu. Bi urteko esplorazioa ekarri zuen, ur bizietako kayaka Groenlandia eta Svalbard-era eraman zuena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad