
Tere Madinabeitia
Ordizia
Jueves, 16 de enero 2025, 01:00
Gabonetako gozo betekada oraindik igaro ez den honetan, Ordiziako feria opil, krema eta ezti eskaintzaz bete zen. Batetik, erleek egindako produktuekin sortutako gozo berriak aurkeztu zituen Balerdipekok, eta bestetik, Maite Iturbek San Blas opila saltzen hasi zen.
Publicidad
Balerdipeko esti saltzaileen postua Mattin Jauregiren ardurapean zegoen, eta berak aurkeztu zituen produktu berriak: kakao krema, kakao krema zuria eta pralinea, eta propoeztia. Kakao kremak eta pralinea iaz ere izan zituzten salgai, eta aurten, 6,60 euroan dute bakoitza, eta 18 euroan hiruak batera erosita.
Propoeztia berria da, eta 18 euroan dute. Izenak berak iradokitzen duen moduan, propolia eta eztia nahastuta egindakoa da. «Propolia, eztiarekin nahastuta, gozoagoa da zaporez, errazagoa hartzeko», Jauregik esan zuenez.
Bestetik, argizarizko bilgarriak ere aurkeztu zituen. Ehule enpresarekin batera landutako proiektua da hori. «Argizaria daramaten telak dira, eta potoetako tapan jartzeko, edo merienda biltzeko balio dute. Erabiltzeko errazak dira, eskuen berotasunarekin argizaria bigundu, eta itsatsi egiten dira. Plastikoa edo zilar papera ordezkatzeko oso aproposak dira, eta berrerabilgarriak».
San Blas, berriz, iritsi da feriara. Maite Iturbe okin legazpiarrak zituen salgai, 2 euroan bakoitza. Berehala saldu zituen eramandakoak, eta datozen asteetan ere izango ditu salgai.
Sagarretan ere izan ziren berritasunak, bi mota gehiago batu direlako eskaintzara. Maria Jesus Oriak mokotxa sagarra jarri zuen salgai, kiloa 2,5 euroan, eta Simon Aizpuruk, Mendiola, 3 euroan.
Publicidad
Berritasun gehiago ere izan ziren, txorizoa eta saltxitxoia, Zeraingo Mendarte baserrian hazitako txerrien haragiarekin egindakoak. Iñaki Intxausti anaiek zituzten salgai, 8 euroan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.