Borrar
Mañueco, lekale berriekin. TERE MADINABEITIA
Indaba beltzak bezala, beste lekaleek ere hasi dute denboraldi berria

Indaba beltzak bezala, beste lekaleek ere hasi dute denboraldi berria

Berritasun gutxiko ferian, Uzta proiektuaren aurkezpena eta loreak izan ziren protagonista

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 14 de noviembre 2024, 01:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Azaroa erdialdera iritsi da, eta negua gerturatzen ari dela erakutsi zuen atzo goizak Ordiziako azokan, lainotuta eta 5 gradu eskaseko tenperaturarekin hasi zelako. Zerbait epeldu zen gero, baina goizak hotza izaten jarraitu zuen, «orain tokatzen den moduan», askok esan zuten bezala.

Bestela, berritasun gutxiko feria izan zen atzokoa, eta Uzta proiektuaren aurkezpenekoa. Digitalizazioaren bidez, azokako saltzaileei, bere dinamizazioaz arduratzen den D'Elikatuz zentroari eta erosleei tresna bat eskainiko die Uztak, besteak beste erakusleihoa izango dena, eta erosketak on line egiteko aukera emango duena. Proiektu pilotua da, eta oraindik hasierako faseak ari dira garatzen. Laster izango dira guztientzat eskuragarri emaitza eta eskainiko dituen zerbitzuak, azokaren webgunean.

Uztaren aurkezpenarekin batera, lekaleen denboraldi berriaren hasiera ere aipatu behar da, udazkenean Goierriko indaba beltza saltzen hasten den bezala, beste leku batzuetako uzta berriak ere bai. Eta hala hasi dira Jose Mari Mañueco eta Patxi Atienza, aurreko urteko produktua amaitzen doan eran, denboraldi berrikoa eskainiz.

Mañuecok, esaterako, era askotako lekaleak ditu. Babarrun beltzak, gorriak, zuriak, pintoak eta kanelak ditu (kiloa 3,95-5,95 euroan): Extremadurako Carilla, Errioxako Caparron, Leongo Pilar... Verdina ere badu (13,95 €), baita Goierriko beltza ere (13,95 €). Eta laster izango ditu Gernika (13,95 €) eta Arabako pintoa (8,95 €). Bi garbantzu edo txitxirio mota ere eskaintzen ditu: handia, Zamorakoa (3,95 €) eta txikia edo Pedrosillano (3,95 €). Dilistak ere, ugari ditu: beltza edo Caviar, Coral, azalik gabea, Pardina, Gaztelakoa, eta Eston edo Verdina (2,95-4,94 €).

Bai Mañuecok bai Atienzak beste produktu batzuekin osa-tzen dute eskaintza, besteak beste, hestebeteekin, gaztekin eta arrautzekin.

Lore gehiago ere iritsi dira. Maria Dolores Mendizabalek Santa Teresaren luma (14 €), eta apaintzeko azak (4 €) aurkeztu zituen.

Perretxikoak aurreko asteetan baino urriagoak izan ziren. Lasak eta Barcinak 170 kilo onddo (16-34 €), 40 kilo niskalo (10-22 €) eta hamar kilo saltsa perretxiko beltz (22 €) eskaini zituzten.

Eta fruta sailtzaileek ilarraren kanpaina hasi dute. Almeriakoa dute salgai, kiloa 6,9 euroan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indaba beltzak bezala, beste lekaleek ere hasi dute denboraldi berria