
Ordizia
'Jateko moduko liburuak' kultur topaketa, asteartean BarrenanSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
'Jateko moduko liburuak' kultur topaketa, asteartean BarrenanIaz edukitako emaitzaren ondoren, ikasturte honetan ere abian jarri du 'Jateko moduko liburuak' proiektua Oianguren Institutuak. Irakurketa eta euskararen erabilera sustatzea da egitasmoaren xedea. Horrela, asteartean, proiektuaren ekitaldi nagusia egingo dute Barrena Kultur Etxean DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartuko duten Kultur Topaketarekin, goizeko 11:00etatik aurrera.
'Jateko moduko liburuak' proiektuaren baitan, ikasleek irakurtzen dituzten eleberriak literatura menuetan antolatzen dituzte. Horrela, besteak beste, Bertatik bertara, Munduko zaporeak, Institutuko tuperra eta Misterioa tinta beltzean sailak izan dituzte gazteek. Sail bakoitzaren inguruan, adin desberdinetako ikasleek beraien irakurketa esperientzia partekatu dute eta eleberri bakoitzean oinarritutako sormen lanak osatu dituzte ikasturtean zehar.
Asteartean, proiektuaren ekitaldi nagusia egingo da Barrena Kultur Etxean. Goizean DBH eta batxilergoko ikasleak elkartuko dira literatura aitzaki hartuta. Ekitaldian literatur solasaldiak, ipuin eta poesia irakurketak, musika emanaldiak eta abar eskainiko dituzte ikasleek. Guztira hamahiru saio aurkeztuko dituzte, bi ordu inguruko ekitaldian.
Gainera, emanaldian zehar Eukene Cabido eta Lili Aizpurua marrazkilariek zuzenean marrazkiak egingo dituzte. Patxi Zubizarreta ikasle ohiak eta idazleak ere parte hartuko du. Ikasleekin elkarlanean, ekitaldirako espreski prestatu duen pieza irakurriko du. Amaieran, mokadutxoaren baitan, Photocall-a izango da argazkiak ateratzeko, 'Jam session' elektrikoak girotuta.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta, proiektuaren urratsak jarraituz, jatetxe bateko menu bat bailitzan antolatu dituzte goizean zehar eskainiko dituzten saioak. Lehehengo sarrerako emanaldia egingo dute. Sefora Corjuc piano jotzailearekin eta jarraian beste emanaldi batzuk tartekatuko dira. Jarraian, plater nagusia iritsiko da: literatur solasaldiak.
Amaiera aldera, postreko emanaldia eskainiko dute eta segidan, literatur solasaldien ondorioak izango dituzte hizpide. Amaitzeko photocall-a egongo da nahi dutenek argazkiak ateratzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.