
Tere Madinabeitia
Ordizia
Jueves, 3 de abril 2025, 02:00
Bestelako berritasunen faltan,asteazken honetako feria landare eta lore artean joan zela esan behar da. Udaberriak aginduta, baratzerako landareak eta etxerako loreak erosteko garaia da orain. Perretxikoen denboraldia ere hasi da, eta zizen eskaintza handitu egin da aurreko astearen aldean.
Publicidad
Baratzeko lanetarako hotz egiten duela eta lurra bustia dagoela entzuten da oraindik feria inguruan, baina landare saltzaileen postuetan ikusten den mugimenduak eta handitzen doan eskaintzak bestelakoa adierazten du. Orain da garaia baratzak prestatu eta udarako landareak aldatzen hasteko. Eta horretarako, azokako landare saltzaileak prest daude, eskaintza oparoarekin. Bertan landare berriak aurkeztu zituzten, eta aurretik zuten kuiatxoari alberjinia eta luzokerra batu zaie (0,30-0,40 euro), piperren artera Gernika, morroa eta italiarra iritsi dira (0,25 euro), orburua ere agertu da (euro bat), eta tomateetan, Aretxabaleta (0,70 euro) eta Jack txertatua (1,80 euro) hasi dira.
Loreen eskaintza ere handitzen doa, eta Iñaki Azanza hasita dago nabaritzen mugimendu gehiago erosleen artean. Ia astero aurkezten du loreren bat, eta di-da batean saldu zituen surfinien txanda izan zen (2,90 euro), ezkila lorearekin batera (8,5 euroan).
Gainera, usain belarren eskaintza aparta du. Besteak beste, garraiska, erromeroa, ezkaia, oreganoa, izpilikua eta berbena limoiusaina ditu aukeran, 3,5 eta 5,5 euro bitartean bakoitza.
Perretxikoak ere udaberriarekin hasi dira astintzen, oraindik zizak besterik ez badaude ere. Laster iritsiko dira perretxiko mota gehiago, eta horrek bizitasun puntua erantsiko dio asteazkeneroko feriari. Lau kilo ziza jarri zituzten salgai Mikel Lasaren postuan, kiloa 160 euroan.
Lasaren postuan ilarrak ere bazituzten salgai. Maravilla motakoak ziren, eta kiloa 16 euroan zuten. Montesen postuan, berriz, Dorian motakoak zituzten, 12 euroan. Azken hauek leka eta ale handiagokoak dira.
Publicidad
Babak ere badaude aukeran, joan den astean denboraldia hasita. Kiloa 6 eta 7 euroan zegoen.
Eta bi lekale horiek lapikoan laguntzeko, kanpoko patata berria ere iritsi da Zuhaiztira. Kiloa 1,95 eta 2,25 euro artean dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.