Secciones
Servicios
Destacamos
Euskal Eskola Publikoaren aldarrikapenaren hiriburu izan zen igandean Ordizia. Goizean goizetik herri ezberdinetatik iritsitako familiez bete ziren alde zaharra eta inguruko kaleak. Milaka familiek bat egin zuten 31. jaiarekin, hezkuntza publikoa, aniztasuna eta euskararen balioa plazaratuz.
Lau gune nagusi antolatu ziren Ordiziako plaza ezberdinetan, baina musika eta zer ikusia ez zen falta izan herriko hainbat txokotan. Egunsentiko euri zaparradaren ondoren, eguzkia atera zen eta familiek egun ederra pasa ahal izan zuten. «Ea irauten duen eguraldiak», entzuten zen antolakuntzako kideen artean jaiaren lehenengo momentuetan oraindik kezkati, eta, azkenean, hala izan zen, lainoek tantarik bota gabe iraun zuten. Eguzkia atera-tzera ere animatu zen bazkalordurako eta bideoklipeko 'eguraldi iragarpenari' kasu eginez, Ordiziara gerturatu ziren milaka familia euskal eskola publikoa babesteko.
Plaza Nagusia jaiaren erdigune izan zen. Lehen ordutik haur eta gaztetxo ugariz bete zen Porrotx eta Marimototsen emanaldia ikusteko. Batukada feministaren parte iritsi ziren plazara ikuskizunari ekiteko. Gurasoek ere gogoz kanta eta dantza egin zuten pailazoekin batera 'Ez gara jaitsiko' ikuskizuneko kantuekin, baita betiko abestiekin.
Inguruko kaleetan ere giro aparta zegoen. Reperkusion feminista batukadak lehenengo eta Burrunbazale txarangak, ondoren, jarri zuten soinu banda. Musika Eskolako ikasleek ere girotu zituzten kaleak goizean zehar erraldoiekin kalejiran. Era berean, herriko dantzari eta txistulariek kalejira egin zuten eta herriko hainbat txokotan eskaini zituzten emanaldiak.
«Ea zure karta den... zuk aukeratu duzu, eh!», entzun zitekeen jende multzo batean. Xixka elkarteko magoak ziren, han eta hemen aritu ziren Ordiziara gerturatu ziren haur, gazte zein helduak aho zabalik uzten karta, esku joko eta bestelako tru-koekin. Alde zaharreko kaleetan zein Zuhaiztiko terrazan zerbait hartzen zeudenei, gertuko magia saioak eskaini zizkieten. Trukoak, hala ere, beraientzat gorde zituzten, ikusleak txundituta utzi eta magoak beste lagun talde batengana gerturatzen ziren bitartean.
Barandiaran plazan kirola izan zen nagusi egun guztian. Gimnasia erritmiko erakustaldiak harmailak ikuslez bete zituen eta gogoz txalotu zuten beraien lana. Gainera, Ordiziako Kirol elkarteko sail ezberdinen eskutik haurrek saskibaloian, futbolean eskubaloian eta abar aritzeko aukera izan zuten, baita txirrindulari-tza eta errugbian ere.
Gudarien etorbidearen beste aldean, hau da, Barrena parkean, musika eta dantza egon zen egun guztian. Xarma Leonek eta Sara Cozarrek gidatutako ongietorri ekitaldiaren ondoren, Oihan Vegarekin nahi adina dantza egin zuten bazkalordura arte Barrena parkeko eskaileratan egin zen disko-festak. Bitartean, parkeko zelaian txikienek ederki pasa zuten tailer eta jolasen artean: mahai-jokoak, Munduketariak ipuin kontaketa, marrazkiak, perkusioa...
Gainerako guneetatik iristen ziren guztiak hartzeko prest zeuden bertan boluntarioak, bertan amaitzen baitzuten askok eta askok. Gurasoak «haurren atzetik» ibili ziren batetik bestera, «nekatuta baina pozik» beraiek seme-alabak disfrutatzen ikusteaz. Beraientzat, atsedenleku paregabea zen Barrena Jauregiko lorategia.
Garagartza plazan puzgarrietan ibiltzeko ilarak itxaroten pazien-tzia landu zuten. Aukera zabala zuten, gaztelu tradizionaletatik surf-taula gaineko oreka mantentzeraino. Handik gertu, txikienei perkusio tailerra eskaini zien Mustak eta batukadari konpetentzia egiteko adina entseatu zuten goiz guztian.
Indarrak hartzeko, Beti Alai frontoian eta Zuhaiztian jan-edanerako gunea egon zen egun guztian. Txikienek elikaduraren inguruko jokoak izan zituzten pilotalekuan eta bertako produktuekin jakiak dastatu ahal izan zituzten bertaratuek. Gainera, jaiaren zein eskola publikoaren produktuak erosteko aukera egon zen Gudariek etorbidean jarri zen azokako postuetan.
Publicidad
Ángel López | San Sebastián e Izania Ollo | San Sebastián
Fermín Apezteguia y Josemi Benítez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.