Ordizia
Ordiziarrak ikasketen eredu, etxeanOrdizia
Ordiziarrak ikasketen eredu, etxeanOrdizia
Sábado, 28 de diciembre 2024, 19:10
Ardoaren kasuan bezala, badira urte hobeak eta urte txarragoak, eta badirudi 2002a ikasketei dagokionez urte oparoa izan zela Ordizian. Aste honetan hiru ikasle ohi Oianguren institutuan izan dira: Ane Aranburu, Natale Armendariz eta Unai Razkin.
Publicidad
Hiruen ikasketa ibilbidea nabarmendu eta balioan jarri nahi izan du institutuak. Izan ere, Ane eta Unaik espediente akademiko bikainekin ohorezko graduazioa lortu zuten, biologian eta fisikan, hurrenez hurren, eta Natalek Mondragon Corporationen saria jaso zuen. Oiangurenen egon ziren aste honetan, beraien lorpenak eta jaso dituzten sariak azaldu eta, era berean, institutuan izan zituzten oroitzapen eta bizipenak elkarbanatzeko aukera izan zuten.
Ane Aranburu biologian graduatu zen Bilbon. Ondoren, Aberdeenen eta Bartzelonan egon zen, gradu amaierako lana Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia sailean egin aurretik. Gaur egun, Bartzelonan masterra egiten ari da eta bere helburua etorkizunean doktoretza egitea da, ikerketa mundua oso exigentea eta lehiakorra dela onartzen duen arren.
Natale Armendariz industria diseinu eta produktu garapeneko ingeniaritzan graduatu zen Arrasaten. Bere ibilbide akademikoan hainbat lehiaketetan parte hartu zuen eta, besteak beste, 4. ikasturtea Estanbulen igaro zuen, bertan bere TFGa garatuz. Gainera, Mondragon Corporationen sari bat jaso zuen talentua, aniztasuna eta inklusio atalean desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako jostailu sexualak diseinatzeagatik. Une honetan, lan bila ari da, diseinu estudio batean hasi eta, agian, atzerrira joateko asmoarekin.
Unai Razkin, berriz, fisikan graduatu zen Bilbon eta Herbehereetan egin zituen Erasmusa zein TFGa. Gaur egun masterra egiten ari da Oviedon. Bere helburua unibertsitateko irakaskuntzan aritzea da, nahiz eta enpresa munduak ere erakartzen duen.
Publicidad
Hiru ikasleek Oianguren BHIn igaro zituzten urteetan izandako prestakuntza azpimarratu zuten. Bertan lortutako oinarriaren ondorioz, gerora egin duten bidea errazagoa egin baitzaie. Institutuko irakasleak harro agertu ziren beraien lorpenez eta etorkizunean ere arrakasta opa zieten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.