
Ordizia
Oyarbide eta Ormazabal, Udaberrin txapeldunSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Oyarbide eta Ormazabal, Udaberrin txapeldunAmaia Núñez
ordizia.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:47
Azken asteetan Grabni txapelketan murgilduta badabiltza ere, Oiangu Pelota elkarteko pelotariek bestelako lehiaketatan ere aritu dira eta emai-tzak lortu dituzte. Udaberri Txapelketako finalera iritsi ziren Josu Oyarbide eta Peru Ormazabal. Hala ere, finaleko urduritasuna tarteko, ezin izan zuten irabazi, etxean jokatzen duten Debako Euskal Jolaseko Manex Prieto eta Xabier Urangaren aurka. 35-21 emaitzarekin, azpitxapeldun izan ziren.
Oyarbide eta Ormazabalek maila ona erakutsi zuten denboraldi hasieran jokatu zen larruzko paletako txapelketan, hirugarren mailako finalera iritsi ziren eta, modalitatean berriak izan arren, goranzko joera erakutsi dute denbora honetan.
Gainera, Goierri Kopako finalerako sailkapena ere lortu zuten Oianguko jokalarietako batzuk. Hogei pilotari inguruk parte hartu zuten larruzko paleta modalitatean eta Oiangutarren artean, Luzuriaga-Etxeberria eta Oyarbide-Letamendia bikoak iritsi ziren finalera.
Partida estua eskaini zuten bi bikoteek, 20na berdindua egon zena. Amaieran, Luzuriaga eta Etxeberria sendoago aritu ziren eta beraiek eraman zuten partida 35-26 emaitzarekin. Era berean, finaleko pilotari onenaren saria Aimar Etxeberria gaztearentzat izan zen, egin duen txapelketa borobiltzeko.
Era berean, martxan da probintzien arteko Grabni txapelketa. Oiangutar pelotariak Gipuzkoako selekzioaren baitan ari dira jokatzen. Orain arteko jardunaldietan emaitzak ez dituzte alde izan gipuzkoarrek. Taldeak partida bakarra irabazi du, zehazki Aratz Elorza ordiziarrak pasa den astean, Iñaki Lopez de Munain andoaindarra lagun, Bizkaia pilotalekuan jokaturikoa. 22 urtez azpiko kategorian, 40-32 emai-tzarekin irabazi zuten eta, klubetik emaitzak hobera egitea espero dute.
Asteburu honetan, berriz, Grabni txapelketako partidak bakarrik izango dituzte Oianguko pelotariek, izan ere, txapelketa hau soilik egongo da martxan maiatzera bitartean. Kasu honetan Kanbon (Lapurdi) jokatuko dute Gipuzkoarrek hurrengo norgehiagoka. Hala ere, laster iritsiko dira trinketeko eta pala luzeko lehiak eta klubeko pelotariak ere bertan izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.