

Secciones
Servicios
Destacamos
Tere Madinabeitia
Ordizia
Jueves, 27 de marzo 2025, 01:00
Udaberriko lehen feria izan zen, eta urtaro horrekin urteko lehen zizak ere iritsi ziren. Ez ziren horiek izan eguneko berritasun bakarrak, babak eta ilarrak ere hasi zirelako saltzen azkenik. Loreen eskaintza ere astindu du udaberriak.
Perretxiko zaleak aspalditik zeuden zain, eta azkenean iritsi dira, udaberriarekin batera aurten. Asteazken honetan jarri zituzten salgai urteko lehen zizak Ordizian, ohi bezala, Mikel Lasaren postuan. Lasa bera ez zegoen, baina Joxean Kortajarenak gustura asko aurkeztu zituen bere partez. Bi kilo inguru ziren, ale txikiz osatutakoak, eta «hemen inguruan bildutakoak» zirela esan zuen. Aurtengo lehenengo ziza horien kiloak 160 euroko prezioa egin zuen. Kontuan izan behar da denboraldiaren hasiera besterik ez dela hau, eta eguraldiak laguntzen badu behintzat, izango direla askoz ere ziza gehiago, eta merkeago, datozen asteetan. Gainera, laster hasiko dira jartzen postua Barcina eta Garbiñe Barandiaran ere, eta horiekin eskaintza handituko da. Bertako saltzaileen postuetan ere izango dira aukeran, urtero bezala.
Ezin da ukatu izarrak zizak izan zirela, baina ilarrek eta babek ere ederki erakarri zuten erosleen eta bisitarien arreta goizeko lehen orduan, laster saldu zirelako guztiak.
Ilarrak Monteseko Arantxa Iparragirrek zituen salgai, kiloa 12 euroan. Ale txiki-txikikoak ziren, Roberto Ruizek eta beste sukaldari batzuek gustuko duten tamainakoak, beraz. Dorian motako ilarrak ziren, leka luzea eta ale lodia izaten dutenak. Baina ez ziren oso handiak, eta aurtengo lehenak behintzat, malko ilarrak zirela esan daiteke.
Babak, berriz, Aramako Maite eta Arantxa Zurutuza ahizpek zituzten salgai, kiloa 7 euroan. Horiek ere, ilarrek bezala, denboraldia hasi besterik ez dute egin, eta aurrerantzean eskaintza zabaltzen joango da.
Udaberriaren iritsierak izan du eragina feriako lore eskaintzan ere. Geranioak dira oraingoz nagusi, baina Iñaki Azanzaren postuan lore berri gehiago ere badaude aukeran. Horien artean, dragoi begonia dago, 4,5 euroan bakoitza, baita lobelia (1,5 euroan), dimorfoteka (5,5 euroan) eta krabelina ere (5,5 euroan). Lore berriekin batera, usainbelarrak ere eskaintzen hasita dago Azanza. Era askotakoak ditu eta gehiago izango ditu (3,5-5,5 euro).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.