Maite Zurutuza baratxuri buruekin. D'ELIKATUZ
Ordiziako azoka

Urteko lehen baratxuri buruak iritsi dira, eta perretxikoak itzuli dira

Sagarrentzat urte ona izango omen den honetan, mota berri bat iaurkeztu dute ferian

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 8 de agosto 2024, 02:00

Opor garaiko feriak desberdinak izaten dira Ordizian, mugimendu berezia nabaritzen delako. Saltzaile batzuk faltan izaten dira, erosleak beranduago ibiltzen dira, bisitan joandako asko ere izaten dira, eta haurrak ere ohi baino gehiago ikusten dira. Atzo zen horrelako eguna, eta eguraldia kenduta, «oreatuta» zegoen bertan ibili zen batek esan zuenez, feriari uda- udako usaina zeriola esan daiteke.

Publicidad

Hala ere, berritasunik ez zen faltatu, oraintxe oso emankor dagoelako baratza, eguraldia oso lagun izan ez arren. Hasteko, baratxuria aipatu behar da. Freskoa aspalditik dago salgai, baina atzo urteko lehen buruak aurkeztu zituen Maite Zurutuzak, bakoitza 0,70 euroan. Aramar honek Liher gaztearen laguntza izan du azken asteetan. Txikitatik joan izan sa Liher azokara udako oporrak baliatuz Arantxa izeba laguntzera, eta aurten Maiterekin dabil, urteroko ohitura mantenduz.

Piperrak ere aipatu behar dira, gorritu direlako azkenik. Aramako Patxi Arizmendiren postuan piper morro gorria zegoen salgai, kiloa 4 euroan. Piper berde morroa da, baina heltzen utzitakoa, gorri kolorea hartu harte. Patxik aurretik ere bazituen beste piper mota batzuk: pipermina (aurten gutxi dagoela esaten ari dira, eta kiloa 10 eta 14 euro artean dago), italiarra berdea, Gernika, Kakute izeneko berde luzea, eta morroa. Ezin esan piperrik jateko aukerarik ez dagoela uda honetan. Tomateraekin beste kontu bat da, aire libreko gutxi batzuk besterik ez daudelako oraindik. Ez omen da aurtengoa tomate urtea. Hala ere, oraindik udatik asko geratzen da, eta seguruenik ikusiko dira tomateak aurten ere.

Sagarren faltarik, berriz, ez omen da izango, hala esan zuen duela aste batzuk Gabiriako Jose Antonio Elosegik. Momentuz San Joan eta Santiago motakoak ikusi dira ferian, baina atzo beste mota berri bat jarri zuen salgai Maria Jesus Oriak, gazia, gozoa baino gehiago, kiloa 2,5 euroan. Izenik gabeko sagarra da, «ez dakit zein motatakoa den», zaldu zuen Beasainen bizi den itsasoarrak.

Eta perretxikoen itzulera ere izan dzen atzo berri iturri, joan den astean ez zelako izan batere. Atzo bai, eta Barcinaren postuan 20 kilo onddo (24-33 euroan kiloa), eta 5 kilo ziza hori (18-20 euro) jarri zituzten salgai, Mikel Lasak 30 kilo ziza hori eskaini zituen bitartean, kiloa 20 euroan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad