Borrar
Esther Illarramendi zainzuri zuztarrekin. TERE M.
Zainzuriak landatzea, Ibarrako Iguategiren proposamena
Ordiziako Azoka

Zainzuriak landatzea, Ibarrako Iguategiren proposamena

Landare eskaintzaren artean, zainzuri zuztarrak, lekarekin eta piper eta tomate gehiagorekin

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 20 de marzo 2025, 01:00

Neguko azken egunarekin bat egin zuen asteazken honetan azokak, udaberriko eguraldiarekin, gainera. Ateri, tenperatura epelak eta jende asko. Horiek izan ziren asteazken honetako feriaren ezaugarriak, hainbat berritasunekin eta agur batekin batera.

Agurrarekin hasita, Simon Aizpuru errezildarrarena izan zela esan behar da. Azken Topac sagarrak salduta, amaitutzat eman zuen sagar salmetaren denboraldia Ordizian. Pozik agurtu zen, denboraldi ona egin duelako, eta erosleei Ibarbi edo errezil sagarretik harago mota gehiago ere badagoela erakutsi, eta horietara zaletu dituelako. Uda amaieran itzuliko dela agindu zuen.

Berritasunei helduz, horiek landareen atalean ikusi ziren, Ibarrako Iguategikoen postuan, hain zuzen. Leka landarea (0,40 euroan), piper italiar berdea (0,20 euro) eta Robin motako tomatea (0,70 euroan) aurkeztu zituzten, zainzuri zuztarrekin batera. Izan ere, hemen inguruan zainzuriak ere hazten dira, eta horiek landatzeko ohitura dutenei begira, urtero eramaten ditu feriara zuztarrak Esther Illarramendik, horietatik etortzen direlako, hori bai, hondar-lurrean. Euro batean zuen zuztar bakoitza. Etxeak eta etxe inguruak apaintzeko loreen artean ere izan ziren berritasunak. Duela gutxi geranio arrunta, diplademia eta hiazintoa iritsi ziren Iñaki Azanzaren postura, eta huntza motako geranioa (arruntaren prezio berean, 2,90 euroan) eta begonia (1,5 euroan) jarri zituzten salgai.

Produktu berriez gain, babes elementu berriak ere iritsi ziren Plaza Nagusira. Haizetik, euritik eta eguzkitik babesteko elementuak jartzeko lanetan murgilduta egon da Udala azken asteetan, eta goitik beherako gortina handiak instalatu eta gero, beheko aldea babesteko panelak falta ziren. Horiek jarri zituzten lehen aldiz, baina ez zituzten saltzaile guztien espektatibak asetu, batzuk kexu zirelako horien tamainarekin eta egonkortasunarekin. Beste aldean, gustura geratu zirenak ere baziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zainzuriak landatzea, Ibarrako Iguategiren proposamena