Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Alex Sanchez eta Regina Sorarrain alkatea, aurkezpenean. A. NÚÑEZ
Pala Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da Eguberrietan

Alegia

Pala Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da Eguberrietan

Abenduan jokatuko dira sailkapen partiduak eta urtarrilaren 3an gizonezko zein emakumezkoen finalak

Amaia Núñez

Alegia

Miércoles, 11 de diciembre 2024, 20:04

Iazko arrakasta ikusirik, aurten berriro antolatu du Gabonetako Pala Txapelketa Alex Sanchez palista ohiak. Oraingo honetan ere, maila handiko pilotariek parte hartuko dute, besteak beste, Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunak zuzenean ikusteko aukera egongo da. Txapelketa lau jardunalditan jokatuko da, emakumezko zein gizonezkoen mailan. Larunbat honetan hasiko da eta urtarrilaren 3an izango dira finalak. Partida guztiak Elorri pilotalekuan jokatuko dira, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin.

Gizonezkoetan sei bikotek parte hartuko dute. Ligaxka moduan jokatuko dituzte lehen hiru jardunaldiak, larunbat honetan, eta abenduaren 20 eta 27an, ostiralak. Bi taldetan banatuta arituko dira eta bakoitzean lehenengo sailkatzen direnak jokatuko dute finala. Sanchezek aurten ere maila «handia» izango dela azpimarratu zuen. Hiru bikote nabarmendu zituen: Zubiria, aurten Gipuzkoako txapeldun izan da bigarren mailan eta Zabala herritarrarekin osatuko du bikotea; Xalbador anaiak Nafarroako txapeldunak; eta Salegi-Goitia, bikote «oso ona» osatzen dutena.

Aurten berrikuntza modura, partiduak denbora muga edukiko dute. Gehienez ere 45 minutuko partiduak izango dira. «Atsedenaldietan kronometroa geratu egingo da eta tantoa martxan jartzen denean, berriz martxan jarriko dugu», azaldu zuen Alex Sanchezek. Partiduak 25 tantora izango dira eta denbora hori amaitu aurretik bikoteren batek irabadi dezake, bestela, momentu horretan aurretik doanak irabaziko du.

Lehen aldia da mota honetako txapelketa batean denbora muga jartzen dena. «Horrekin nahi duguna da ikusgarritasuna irabaztea», adierazi zuen. Izan ere, iaz ordubetetik gora luzatu ziren norgehiagoka batzuk.

Nesken mailan, berriz, lau bikote arituko dira eta, beraz, finalerdiak jokatuko dituzte zuzenean. Abenduaren 20an, Ekhine Balerdi eta Ainhoa Ugartemendia altzotarrak, Maddi Iriondo eta Anne Agirreren (Altzo-Alegi) aurka jokatuko dute, eta abenduaren 27an, lehen mailan dabiltzan bi bikote lehiatuko dira Uxue Olano eta Nagore Murua altzotarrak, eta Enara Mazizior eta Garazi Urdangarin hernaniarrak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pala Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da Eguberrietan