Las diez noticias clave de la jornada
Gaintza

Periazoka, bertako ekoizleen gotorleku

Jardunaldiko eguraldi eguzkitsuak, Periazokaren lehen edizio borobilaz gozatzeko aukera eskaini die bizilagun eta bistariei

Domingo, 16 de marzo 2025

Gaurkoz gaintzarrek beraien lehenengo Periazoka ospatu dute, eta eguraldi eguzkitsuak lagunduta, lehen edizioaren balorazioa oso positiboa izan da. Herriko emakume talde batek sustatutako ekimena izan da, eta hilabeteetako antolakuntza lanen ostean, azoka arrakastatsua izan da bertako eta inguruko produktuak nabarmentzeko eta herriaren kohesioa sendotzeko.

Publicidad

Goizeko 10.30ean zabaldu dira postuak, eta guztira 21 ekoizlek hartu dute parte, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat txokotatik etorriak. Plaza eta elizaren ingurua merkatu gune bihurtu dira, non elikagai ekologikoak, esnekiak, eztia, ogia, haragia, artisautza, bitxiak eta liburuak aurkitu ahal izan diren. Jasangarritasuna oinarri hartuta, ingurumenarekin orekan lan egiten duten ekoizleak izan diraprotagonista, eta herritarrek zein bisitariek produktu naturalen kalitatea gertutik ezagutzeko aukera izanik.

Giro ederra herrian

Egunak festa giroa izan du, eta peribideko ibilbidean hainbat bisitari ere ibili dira, eguraldia lagun izan bait dute. Halere, lehenengo edizio honen helburua hasiera bat izatea zen, eta hemendik aurrera indarra hartzen joatea espero dute. «Egia eguraldia alde izan dugula eguerdi partean, nahiz eta goizaldean fresko izan dugun. Jende asko gerturatu da eta oso esperientzia polita izan da. Produktu onak aurkitu ditugu, eta hurrengo urtean berriro etorriko gara», adierazi du azokako bisitari batek.

Azokan ez da giroa falta izan, eta herritarrek lan handia egin dute antolakuntzan. Standen artean ibili direnek bertako produktuen kalitatea eta artisauen lanen originaltasuna nabarmendu dute. «Uste genuen baino aukera gehiago dago bertako produktuak eskuratzeko, eta horrelako azokek bertako ekoizleak laguntzen dituzte», azaldu du beste bisitari batek.

Ekoizleak ere gustora aurkitu dira lehen edizioan «Mota guztietako produktuak eskaini dira azoka, eta horrek asko aberasten du gerturatzen diren bisitari eta erosleen esperientzia. Hazten joango da gainera, oso proiektu interesgarria da» azaldu du Ageda Zeberio eztizain Segurarrak.

Publicidad

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute herritarrek, eta eguerdian Kanguneko kideek txakur trebatuen erakustaldia eskaini dute plazan. Arratsaldean, musika eta magia izan dira protagonista; 16.30ean hiru soinujolek trikitixa emanaldia eskaini dute herriko kaleetan barrena, eta 18.00etan Alain Zulaika magoak publiko guztientzako ikuskizuna eskaini du. Haurrentzat eta helduentzat aproposa izan zen egitaraua, giroa egun osoan zehar mantenduz.

Gainera, eguerdian herri bazkaria egin da pilotalekuan, non bertako arkume errea izan den plater nagusi. Parte-hartzaileek giro bikaina nabarmendu dute, eta elkarbizitza sustatzeko aukera aparta izan zela azaldu dute. «Giroa espero baino hobea izan da. Ez dugu ahaztu behar lehen edizioa baino ez dela, eta hala ere jendeak erantzun du eta bertaratzeko ahalegina egin du», adierazi du herritar batek.

Publicidad

Peribidearen berreskurapena

Azoka ez da bakarrik merkatu eta festa bat izan, baizik eta tokiko ondarea berreskuratzeko ekimen batekin lotutako jarduera ere izan da. Ordiziako Jakintza Ikastolak Erasmus proiektuaren baitan, Gaintzako Udala Goitur taldearekin elkarlanean ari da 'Peribide' izeneko ibilbidea berreskuratzeko. Ibilbide hau antzinan erabiltzen zen Gaintzatik Ordiziako azokaraino joateko, eta gaurko egunez bisitariek erabiltzeko aukera izan dute. Honetaz gain ere, autobus zerbitzu berezia bat antolatu da bertaratzeko.

Goiz eguzkitsuak jendea Peribidera gerturatu du, eta antolatzaileek azaldu dute, asmoa bidea sendotzen jarraitzea dela. «Oinezkoen bide zahar hau berriz erabiltzeko asmoa dugu, eta azokarekin lotuta jarraituko dugu», azaldu dute antolatzaileek.

Publicidad

Herritarrek eta bisitariek Periazokaren lehenengo edizio honekin gustora agertu dira, eta hurrengo edizioa gogoz espero dute. «Hau hasiera besterik ez da, eta datorren urtean indar gehiagorekin itzuliko gara», adierazi dute antolatzaileek. Beraz, lehenengo Periazoka arrakastatsu honen ostean, Gaintzarrek badute datorren urterako helburua, beraien azokarekin bide oparo honi eustea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad