Ostiral honetan aurkeztu dute datorren astean egingo den Sahara Krossaren XVI. edizioa. Ekitaldian Sahara Kross elkarteko kideak izan ziren: Garazi Hach Embarek, Ibai Guerenabarrena eta Juan Lobato. Aurkezpenean, aurten izango diren berritasunak eta probaren xehetasun guztiak azaldu zituzten.
Publicidad
Garazi Hach Embarekek lasterketaren historia errepasatu zuen, bereziki probaren jatorria azalduz. Gogorarazi zuen proba, bere aita zen Mohamed Salem Hach Embarek (Euskadiko Saharar ordezkaritzako kide zenak) sortu zuela, beste hainbat ormaiztegiarrekin batera. «Tamalez, beste urte batez proba burutu behar dugu, gatazkak amaitu gabe jarraitzen duelako. Alde batetik, pozik gaude, ikusita herritarrek eta bolondresek proba aurrera eraman eta herri sahararrari laguntza emateko gogoa dutela ikusita, baina, honen zergatira joanda, gatazka modu pazifiko eta justuan amaitzea besterik ez dugu nahi», esan zuen Garazik, ekimenaren arrazoi nagusia saharar herriari elkartasuna adieraztea dela azpimarratuz.
Aurtengo edizioak berritasun pare bat dakartza besapean. Alde batetik, lasterketaren aurreko ostiralean, hilaren 21ean, Sahararen aldeko kontzertua egingo da Zubipe frontoian. Bertan, Ines Osinaga, Xabi Solano, Mugan, Bele, Oilar Beltzak eta Postal Kolekzionistak artistak arituko dira. Sarrerak 15 eurotan eskuratu ahal izango dira hainbat salmenta puntutan. Ormaiztegin, udaletxean eta Zipotz eta Murua tabernetan, Beasaingo Arrano tabernan, Ordiziako Herriko tabernan, Lazkaoko Alboka tabernan eta Seguran Elorripe tabernan. Bertan jasotako dirua, proiektua finantzatzeko erabiliko da, saharar herrirari behar duten laguntza emateko.
Guerenabarrenak, bestalde, lasterketaren gaineko xehetasun teknikoak eman zituen. «Aurtengo ibilbidea 'pixka bat' gogorragoa izango da, zubia pasata Gabiria aldeko errepidea hartuta, lehen kruzeraino igo beharko baitute korrikalariek», azaldu zuen. Lasterketa udaletxetik abiatuko da Zumarraga aldera, Usoa ingurutik eskola aldera bideratuko dira, atzeko bidetik, eta bertatik Gabiriako kruze aldera igoko dira, zubia gurutzatuta. Behin bertan, bueltako bidea hartuko dute herriko erdialdera. Ondoren, Iraikoitturiko bidetik zentral elektriko aldera bideratuko dira korrikalariak, bertan buelta hartu eta plaza ingurura itzultzeko. 5 kilometroko proban parte hartzen dutenek itzuli bat egingo dute, eta 10 kilometrokoan parte hartzen dutenek, berriz, bi itzuli.
Haurren probak, 10:00etan hasiko dira udaletxe ingurutik (izen-ematea egunean bertan egingo da, udaletxe azpian, 8:45etik eta 9:45era bitartean). Helduen probarako izen-ematea zabalik da jada beste alde batetik. Aurrez, www.kirolprobak.com helbidean burutu ahal izan dira, eta egunean bertan izena emateko erabakia hartzen dutenek, udaletxe azpian egin ahal izango dute, 8:45etik 10:20era bitartean plaza azpian. Izen-ematearen kostua 20 eurokoa izango da, eta dortsalarekin batera, kamiseta bat jasoko dute opari. Hauetaz gain ere, 20 urte baino gehiago dituzten parte-hartzaile guztien artean Goierriko 2 Handiak (G2H) proban parte-hartzeko dortsal bat zozkatuko dute.
Publicidad
Garazik azpimarratu zuen lasterketaren helburu nagusia elkartasuna dela, eta aurten bildutako dirua errefuxiatu kanpamentuetara bideratuko dutela. «Aurten bereziki emakume ekintzaileekin lan egiteko asmoa dugu», azaldu zuen. Halaber, gaztetxoen proban izena ematea doakoa izango da, baina parte hartzeko haurrek mahai jokoak, jostailuak edota eskolako materiala ekartzea eskertuko dutela aurreratu zuten. Jasotako materiala, udan Zerainen egongo diren hamabi gazte sahararrek erabili ahal izango dute, eta ondoren Saharara bidaliko da.
Sahara Krossak urtez urte hazten jarraitzen du, kirolaren eta elkartasunaren bitartez saharar herriaren aldeko babesa adieraziz. Datorren igandean, hilak 23, beste behin, Ormaiztegi korrikalariz eta elkartasun mezuz beteko da beste behin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.