Borrar
Zeraindarrak Santa Ageda egunean pasa den urtean. A.M.
San Blas eta Santa Ageda, ohitura zaharrak bizirik herrian

Tolosa Goierri

San Blas eta Santa Ageda, ohitura zaharrak bizirik herrian

J. ZABALA

ZERAIN.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:14

Datorren astelehenean, otsailaren 3an, San Blas eguna ospatuko da herrian. 17:30ean hasiko da aurtengo ekitaldia, meza eta janari bedeinkapenarekin. Ondoren, Liztormendi elkartean merienda hartuko da, herritarrek elkarrekin egoteko eta egunari amaiera goxo bat emateko aukera baliatuz eta urteroko tradizioari helduz. Eguraldi ona egonez gero, meza San Blas ermitan egingo da; eta horrela ez bada, herriko elizan izango da ospakizuna.

Honekin ez dira ospakizunak amaituko. Hurrengo egunean, asteartea, Santa Ageda bezperako jaia ospatuko baita. Tradizioari jarraituz, herritarrek koplak kantatuz eta etxez etxe eskea eginez girotuko dute herria. Arratsaldean bi talde aterako dira plazatik: lehena, 15:00etan abiatuko da, eta Aizpe eta Barbari auzoetara joango dira. Bigarren taldeak berriz, 17:00etan ekingo dio kantuari, herriko baserri eta etxeak bisitatuz. Iluntzean, bi taldeak herriko plazan elkartuko dira, giroa berotuz.

Aurten bildutako diruaren erdia Liztormendi elkarteari emango zaio, eta beste erdia Zerain Lab-entzat bideratuko da urtez-urte egiten dituzten ekintzetarako erabiliko da.

Bi ospakizun hauekin, belaunaldiz-belaunaldi trasmititutako ohiturak mantenduko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Blas eta Santa Ageda, ohitura zaharrak bizirik herrian