
Amezketa
San Martin parkeko etxolaren kudeaketa esleituko du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Amezketa
San Martin parkeko etxolaren kudeaketa esleituko du UdalakSan Martin parkean uda honetan taberna zerbitzua emango duen etxola bat jartzeko deialdia ireki du Udalak. Ostalaritza-etxola horretan edariak eta janari ontziratuak bakarrik saldu ahal izango dira.
Zerbitzua gutxienez ekainaren 1tik irailaren 28ra bitartean eman beharko da, nahiz eta kontratua maiatzaren 1ean hasi eta urriaren 31n bukatuko den eta epe horretan guztian irekitzeko baimena izango duen kudeatzaileak, hala nahi izanez gero.
Hala ere, ekainaren 1etik 19era eta irailaren 8tik 28era, asteburuetan bakarrik ireki ahal izango da etxola. Etxola eta zerbitzua emateko beharrezkoak diren instalazioak Udalakjarriko diu. Argindarra ere Udalaren kontura izango da.
Jendaurreko ordutegia 15:00etatik 23:00etara bitartean izango da astelehenetik ostiralera, eta 11:00etatik 23:00etara asteburu eta jaiegunetan. Dena den, egunero gauerdirako dena jasota eduki beharko da. Gainera, eguraldi txarra den egunetan etxola ez irekitzeko aukera izango du kudeatzaileak. Era berean, etxola ingurua eta parke eremua ere txukun utzi beharko dira, tabernako jardueratik sortutako hondakinak jasoz.
Zerbitzua emateko deialdian parte hartu nahi dutenek udaletxean edo web orrialdean kontsulta dezakete informazio osoa. Eskaintzak apirilaren 15ra bitartean aurkeztu beharko dira Udaletxean. Esleipena egiteko garaian, ostalaritzan esperientziare araberako puntuaketa egingo da. Era berean, euskara jakitea kontuan hartuko du epaimahaiak, eta zerbitzua dinamizatzeko aurkeztu daitezkeen proposamenak ere puntuatuko dituzte.
Aurtengo denboraldiari dagokion lizitazio prezioa 150 eurokoa da eta 1.000 euroko behin betiko bermea jarri beharko da. Informazio guztia www.amezketa.eus web gunean kontsultatu daiteke.
Proposamenak bi gutunazaletan aurkeztu beharko dira. A gutunazalean eman beharko dira lizitatzailearen nortasun-agiri nazionala, lizitazioaren oinarrietan dagoen eranskina beteta eta hizkuntza baldintzak betetzen direla ziurtatzeko agiriak edota euskara maila egiaztatzeko elkarrizketa egin nahi denaren adierazpena. B gutunazalean zerbitzua dinamizatzeko proposamen-egitasmoa aurkeztuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.