Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Domingo, 5 de enero 2025, 18:39
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Ataungo Barandiaran museoa bisitatzeaz gain, datorren urtarrilaren 26an Jose Migel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea ere bisitatzeko aukera izango baitute herritarrek Ataungo udalaren, JM Barandiaran fundazioaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioaren arteko lankidetzari esker. Bisitak euskaraz izango dira, nahitaezkoa da aurrez izena ematea eta plaza mugatuak dituzte. 14 urtez gorakoei zuzenduak dira eta 6 euroko prezioa dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekimen horrek irailetik aurrera jarraitasuna izatea du xede.
Bisita gidatuek Ataungo San Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museoan izango dute abiapuntua goizeko 11:00etan eta, han, hasteko, Jose Migelen bizitzaren eta lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez. Jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dute herri bidetik Sara etxeraino; Barandiaranen etxea eta bere eguneroko bizitzako txokoak zein objektuak ezagutuko dituzte han. Joandako bidetik itzuliz, museoan emango zaio amaiera, bi ordu inguruko saioa osatuz.
Jose Migel Barandiaran erbestean bizi izan zen 17 urtez (1936-1953), Lapurdin bizi ere, horietako hamahiru Sara herrian. 1953ko urrian itzuli zen jaioterrira eta Murkondo auzoan Sarako Bidartea etxea eredutzat hartuta egindako etxean eman zituen hil arteko urteak (1991), Pilar ilobarekin.
Museoa 2010ean zabaldu zen eta ordutik milaka bisitari igaro dira bertatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Regalos gastronómicos de Cantabria llenos de sabor
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.