Borrar
Herritarrek behar duten oro eskura izaten saiatzen da Kontxi Rodriguez; dendan ez badu, ekarriko du. Jose Mari López
Itsasondo | 90 urte zurekin

«Tabernarekin batera, herriko topagune nagusia gara»

Saltokia baino gehiago. Kontxi Rodriguezek herritarren beharrak asetzeko espazioa sortu du herriko denda bakarrean, eta laster proiektua handituko du

Domingo, 9 de febrero 2025

Itsasondoko herritarrentzat, janari-denda bat baino gehiago da 'Lurdes Janaridenda'. Gertutasuna, komunitateari eskainitako zerbitzua eta herriaren bihotzean kokatutako eguneroko topagunea da. Orain, beste urrats bat emateko prest dago saltokiaren arduradun den Kontxi Rodriguez, eta bere egitasmoak denda izatearen mugetatik harago doaz.

Dendaren historia Ibarre baserrian hasi zen, udaletxearen alboan. Han, lehen denda eta taberna batera ziren, baina jabeak urte luzez lan egin ostean, ixtea erabaki zuen. Udalak zerbitzua mantentzearen garrantziaz jabetuta, metro batzuk beherago lokal bat egokitu eta 'Lurdes Janaridenda' ireki zuen. Lurdes izan zen bertako dendaria 20 urtez, baina erretiroa hartzera behartuta zegoenean, Kontxi Rodriguezek eta Feli Veguinek Itsasondokoop kooperatiba sortu eta negozioa hartzea erabaki zuten, izena mantenduz, «Lurdesen lana ez ahazteko».

Orain, saltokia fase berri batean sartuko da. Plazan kokatzen den lokal berrira mugituko da hiru aste barru, eta izena ere berrituko du, 'Ibalur'. Izenak aurreko bi denden historia lotzen du, Ibarre eta Lurdesen izenak batuz. Kontxi Rodriguezek argi du aldaketa hau beharrezkoa dela: «Herriari zerbitzua emateko gaude hemen, ez gara denda soil bat. Hau, herriko 'zentro neuralgikoa' da, plazako tabernarekin batera. Hona, jendea erostera, txangoetako autobusetan izena ematera, paketeak jasotzera, festetako bazkarietako tiketak erostera... gerturatzen da, denda bat baino askoz gehiago da. Herriak behar gaitu, eta nola ez, guk ere herria behar dugu».

ITSASONDO

Comarca:

Goierri

Habitantes:

685

Euskaldunes (2021):

75,04%

76,62 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,1%

Renta personal (2022):

22.709 €

Altitud:

160 m.

Superficie:

894 Ha

ITSASONDO

Goierri

Comarca:

Habitantes:

685

Euskaldunes (2021):

75,04%

76,62 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,1%

Renta personal (2022):

22.709 €

Altitud:

160 m.

Superficie:

894 Ha

ITSASONDO

Comarca:

Goierri

Habitantes:

685

Euskaldunes (2021):

75,04%

76,62 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,1%

Renta personal (2022):

22.709 €

Altitud:

160 m.

Superficie:

894 Ha

ITSASONDO

Comarca:

Goierri

Habitantes:

685

Euskaldunes (2021):

75,04%

76,62 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2023):

9,1%

Renta personal (2022):

22.709 €

Altitud:

160 m.

Superficie:

894 Ha

Ibalurren eskaintza zabala da: ogia, barazkiak, esnea, astean bitan haragia... «Denetik saltzen dugu bertan. Gutxitan esaten diogu ezetz herritarrei beraien eskarien aurrean. Dendan ez badugu, moldatzen gara ahalik eta bizkorren produktua lortzen, betiere bertako produktuak eta km 0-a bultzatzen saiatzen». Baina hori guztia ez da Itsasondora mugatzen. Arama eta Altzaga herriekin udal zerbitzuak partekatzen dituztenez, bertako bizilagunei ere zerbitzua hurbildu nahi diete. Horretarako, takila-hozkailuak jarri dituzte bi herri horietan, erosketak bertan jaso ahal izateko. «Lan handia da, baina haiek ere beraien herrian horrelako zerbitzu batez gozatzea merezi dutela uste dugu, eta horretarako lanean gabiltza», azpimarratzen du Rodriguezek.

Herritarren arteko komunikazioa errazteko, Whatsapp talde bat ere badute. Talde horren bitartez, eskaerei buruzko informazioa helarazten dute, batez ere produktu freskoak ekarri aurretik. «Hainbat produktu, egun batzuetan soilik izaten ditugu, eta eskaria egin beharreko aurreko egunean, gure taldearen bidez mezu bat bidaltzen dugu. Horrela organizatzen gara, eta egia esan, ondo funtzionatzen du».

Ez da denda soil bat. Herri txikien beharrei erantzuteko gunea da, eta horretan jarraituko du etorkizunean ere, komunitatearen indarra bultzatuz.

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke herria?

– Itsasondo herri txikia da, baina bere horretan bizitzaz betea dago.

- –Zer da Itsasondotik gehien gustatzen zaizuna?

– Bertako jendea eta hauek duten inplikazioa da niretzat hoberena herrian.

- – Eta gutxien?

– Gogo asko bai, baina askotan toki eta azpiegitura falta dugula.

- – Itsasondoko txoko kuttunik ba al duzu?

– Hainbat txoko polit ditugu bertan, baina gaztetxe kanpoko ataria oso kuttuna da niretzat, bertatik herri guztia ikusten da eta asko gustatzen zait tarte bat dudanean gerturatzea

(88tik 53.ena)

Eta hurrengo igandean... Larraul

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Tabernarekin batera, herriko topagune nagusia gara»