AGURTZANE NÚÑEZ
Domingo, 2 de octubre 2022, 00:07
Kirola egitea osasuntsua dela gauza jakina da. Baina kirola egiteko pausua ematea kosta egiten da askotan, eta hori sustatzeko ibilbide osasuntsuak jarri dituzte martxan hainbat herritan. Jubilatuekin edota eskola-umeekin, astean edo hilabetean behin elkartzen dira Tolosaldeko hainbat herrietan, ibilalditxoa egiteko.
Publicidad
Duela sei urte hasi ziren Legorretan 'Pikuak oinez' ekimenarekin. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak kudeatzen du ekimena, baina Aldaieta Jubilatuen elkarteak, Ugaro Herri Eskolak ere osasun saileko teknikariek ere parte hartzen dute. «Ostegunero elkartzen dira 10:30ean Aldaieta jubilatuen egoitzan, eta ordu bete inguruko ibilaldia egiten dute. Ondoren, salda hartzen dute jubilatuen elkartean», azaltzen du Itsaso Urretagoiena gizarte langileak. «2016tik 2019ra astero-astero 25 lagun inguruk parte hartu zuten», gogoratzen du. «Pandemia zela eta, antolaketa aldatu egin da, eta dinamikak beste modu batera egiten dira», dio. Hala ere, «joan zen ikasturtean 20 parte hartzaile aktibo inguru izan ziren. Ibilbide ezberdinak egiten dituzte, eta elkartzen diren pertsonen mugikortasunaren arabera taldeetan banatzen dira», zehazten du.
Berastegin ere, urteak dira Oinez Berastegi ekimena sortu zutela. Kasu honetan, Muñagorri eskolako ikasleengana zuzentzen da, baina herritar guztiek parte hartu dezakete. «Hamabostean behin izaten da, eta ikasgela bakoitzak txandaka egiten dute. Herrian ere deialdia egiten da. Parte hartzea ez da aldiro berdina izaten, baina bataz bestekoa hamar lagunekoa izaten da», azaltzen du Amaia Azkue alkateak. Adin tarte ezberdinetako herritarrak elkartzen dira eta oso balorazio positiboa egiten dute herrian: «elkarrizketa interesgarriak partekatzen dituzte, belaunaldi ezberdinetako herritarrek elkar ezagutzen dute», zehazten du.
Bidania-Goiatz, Errezil, Albiztur eta Beizamak osatzen duten Saiaz mankomunitatean ere urteak daramatzate Tipi-Tapa ekimenarekin. «2019ko udazkenean hasi zen ekimena, anbulategiko medikuarekin eta erizainarekin batera. Pandemiak geratu zuen, baina 2021eko udazkenean berriro ekin genion, inoiz baino gogotsuago. Behar asko zegoen», azaltzen du Elena Rikondo Gizarte Langileak.
Lau herrietako biztanleei dago zuzenduta hilabetean behin egiten den ibilaldia, Bidania-Goiatzen edo Errezilen elkartzen dira eta bi ordu ingurukoa izaten da. «Ez da adinekoei soilik zuzendutako ekintza, herritar guztiei zuzenduta dago. Harrera programa ere bada, herrira bizitzera etortzen den jende berriari bertan parte hartzera gonbidatzen diogu; anbulategiak ere pazienteei parte hartzera gonbidatzen die, kirola eta sozializazioa sendagai ona delako», adierazten du Rikondok. Hamabost pertsona inguru elkartzen dira.
Publicidad
Tipi Tapan izan ere, eskolako ikasleek ere parte hartzen dute. «Paseoetan herriko historia, naturaren ezaugarriak ezagutzen ditugu, animaliak ikusten ditugu, eta elkar aberasten gara helduak zein haurrak. Eskolan haurrek ere emanaldiak eskaintzen dizkigute eta herriko eguneko zentroko zenbait ekintzetan parte hartzen dugu», gogoratzen du.
Anoetan aurten hasi dute Tipi Tapa, udaleko Gizarte Zerbitzuetatik sustatuta. «Lehenengo saioa irailean egin zen, eta asteazken honetan izango da bigarren saioa, 11:00etan plazan», zehazten du Nagore Amundarain Gizarte langileak. «Lehenengo saioan 20 bat pertsona elkartu ziren, boluntarioak barne. Hilabeteko lehenengo asteazkenean egitea da asmoa, eta parte hartzearen arabera baloratzen joango gara. Ibilbideak aurrez adostuta daude, baina beti dago aldatzeko aukera», dio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.