Borrar
De Miguel, Romero eta Iturri zerbitzuaren aurkezpenean, Berrobin. NÚÑEZ
Berrobi: Tolosaldeako lau autobus linearen ordutegiak zabalduko ditu eskaripeko taxi zerbitzuak
Berrobi

Tolosaldeako lau autobus linearen ordutegiak zabalduko ditu eskaripeko taxi zerbitzuak

Uztailean egongo da martxan proiektu pilotua eta erabiltzaileek 9.00etatik 19.00etara edozein momentutan eskatu ahal izango dute

YARZA

Sábado, 11 de junio 2022, 00:11

Uztailean Tolosaldeko autobus zerbitzua zabalduko duen proiektu pilotua egongo da martxan. Eskualdeko lau autobus-linearen ordutegia zabalduko duen eskaripeko taxi zerbitzua jarriko da martxan, atzo goizean Rafaela Romero Mugikortasun Diputatuak, David de Miguel Berrobiko alkateak eta Ander Iturria Mugikortasun departamentuko zuzendariak aurkeztu zutena.

Zerbitzua hilabete batez egongo da proban eta Ibarra, Berrobi, Elduain, Berastegi, Orendain, Alegia, Ikaztegieta eta Altzoko herritarrei zuzendua egongo da; zehazki Alegia inguruan dauden TO24, TO25, TO26 lineak eta Ibarratik Berastegira doan TO02 lineatan oinarrituko da. Horietan erabiltzaileek jada badute eskaripeko zerbitzua, baina ordutegi batzuetara mugatuta dago. Proiektu honen baitan, goizeko 9:00etatik 19:00ak arte edozein momentutan eskatu ahal izango dute taxi zerbitzua. Horretaz gain, linea horiek ohiko zerbitzua izango dute. Helburua «herri handietan garraio publikoaren maiztasun bera ez duten lekuetan zerbitzu malguagoa eskaintzea» da.

Honekin, herri txikietako herritarren mugikortasuna hiri handietako biztanleetara berdindu nahi da. «Hirietan hamar minuturo eduki ditzakezu autobusak, baina hemen bizitza autobus ordutegira moldatu behar dugu Gipuzkoako beste herrietara joan nahi badugu, garraio pribaturik ez baduzu», aitortu zuen David de Miguel alkateak. Honela, Mugi txartelaren barruan kokatzen den zerbitzua da, eta horregatik, erabiltzaileek txartelarekin autobusean ordainduko luketen bera ordainduko dute.

Zerbitzu berria lehengo urtean Debagoienan, Aretxabaleta inguruan martxan jarri zen proiektuaren jarraipena da, «Tolosaldeko herrietako berezitasunetara moldatu nahi izan duguna», Ander Iturriak nabarmendu zuenez. Era berean, Mugikortasun diputatuak adierazi zuen zerbitzu berria autobus linea horiek igarotzen diren herrietako Udalekin eta Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean diseinatu dela, «modu parte hartzailean egiteko asmotan».

Aukera berdinak

Uztailekoa proba hilabetea izango da, baina luzatzeko aukera ikusten dute. «Proiektua uda garaian egingo da eta erantzun ona badu, abuztura luzatuko dugu», jakinarazi zuten. Ondoren, zerbitzuak izan duen emaitzen analisia egingo dute eta, ahal izanez gero, laster berrituko den autobus-zerbitzuaren kontzesioan barneratuko dute. «Asmatzen ez badugu, beste aukera batzuk pentsatuko ditugu. Gure ideia herri txikietako biztanleek hirietakoen mugikortasunerako aukera berdinak edukitzea baita», adierazi zuen Rafaela Romero diputatuak.

Laster autobus geltokietan jarriko dituzte zerbitzu berria eskatzeko kartelak. Horretarako, Lurraldebuseko Arreta Zerbitzura deitu beharko da. Hori bai, argi utzi nahi izan zuten, erabiltzaileek ohiko ordutegitik gertu badute eskaera, autobus zerbitzu horretara bideratuko zaiela. Era berean, azpimarratu nahi izan zuten Mugi txartelarekin guztiz lotuta doan zerbitzua dela. Horrela, erabiltzaileek tarifa berdina ordainduko dute, eta ohiko deskontu eta hobariak mantenduko dituzte, hau da, «erabileraren araberako deskontua jasoko dute eta gazteek, adinekoek eta errenta txikiak dituzten pertsonek ohiko hobariak ere bai», azaldu zuen Rafaela Romerok.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tolosaldeako lau autobus linearen ordutegiak zabalduko ditu eskaripeko taxi zerbitzuak