
Tolosaldea
Txorien kantuak identifikatzeko saioak irekiko du Fagus Alkizako agendaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosaldea
Txorien kantuak identifikatzeko saioak irekiko du Fagus Alkizako agendaFagus Alkiza Interpretazio Zentroak prest du aurtengo egitaraua. Aurten ere hilabetero ekintzaren bat egongo da gutxienez, ingurumenarekiko ezagutza sustatu eta gaiaren aurrean sentsibilizatzeko. Horretarako, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, bisita gidatuak eta abar egingo dituzte.
Programazioko lehenengo ekintza hilaren 12an izango da. Mikel Olano basozainak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitología saileko kideak txorien kantuak identifikatzen ikasteko saioa eskainiko du. Udaletxeko Ganbaran aurkezpen labur bat emango du txorien argazkiak haien kantuekin erlazionatzen hasteko. Ondoren, adin guztientzat egokitutako ibilbidea egingo dute.
Guztira bi ordu eta erdi inguruko jarduera izango da, 10:00etan hasita. Alkizarrek eta hamabi urtetik beherakoek doan parte hartu ahal izango dute, eta gainerakoek bost euro ordaindu be-harko dituzte. Prismatikoak eramatea gomendatzen dute. Izena ematea irekita dago fagus-alkiza.eus webgunean. Gainera, aste honetan bertan 'Kutsidazu bidea, Ixabel!' prestatu berri den ibilbidearen bisita egingo dute, larunbatean, Irteera 10:30ean abiatuko da Alkizako plazatik Hernialdera. Parte hartzeko izena eman beharko da 943 697 413 telefonora deituta edo tour@tolosaldea.eus helbidean. Apirilaren 12an beste bisita gidatu bat egingo dute, baina alderantzizko norantzarekin.
Gainera, maiatzean, bi ekitaldi egingo dituzte. Alde batetik, Maria Intxaustegi itsaspeko arkeologo eta itsas-historialariak hitzaldia eskainiko du hilaren 9an, eta Hernio mendiaren magalean bizi diren animaliak ezagutzeko bisita gidatua egingo da hilaren 24an.
Udan ere egongo dira ekintzak. Ekainerako udaberriko sendabelarrak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute, uztailean Hernio-Gazumeko anfibio eta narrastien inguruko bisita eta abuztuan itsektuak izango dira protagonista. Irailean saguzar gaua egingo da eta azarorako onddoek bioaniztasunerako duten garrantzia ulertzeko bisita gidatua programatu dute.
Fagus Alkiza interpretazio zentroa Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua ezagutzera emateko sortu zen 2013an. Natura, gizakia eta kultura ardatz izan ditu ordutik eta udaletxeko bigarren solairuan egon da kokatuta. Duela bost urte Udalak Erretore-etxea erosi zuen eta interpretazio zentroa bertako ganbarara lekualdatzea erabaki zuen, aukera gehiago eskainiko zituen espazio egokiagoa izateko. Momentu honetan eraberritze-lanak martxan daude eta udararako Erretore Etxeko Ganbarako egoitza prest egotea aurreikusten dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.