Borrar
Bisitari eta herritarrak udaberriari ongietorria emango dion azoka berezian murgilduko dira igandean. ZABALA
Udaberriari ongietorria emateko Lore eta Landare azoka itzuliko da igandean

Segura

Udaberriari ongietorria emateko Lore eta Landare azoka itzuliko da igandean

Loreek, landareek eta bertako zein inguruko artisauen produktuek herriko plaza hartuko dute azoka berezian

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:50

Lore eta landare azoka udaberriaren etorrerarekin urtero itzultzen den ekitaldia da, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Martxoaren 23an, igandean, Segurako Lore Azoka ospatuko da, honen 23. edizioan. Azokaren ardatz nagusia lore, landare, hazi eta barazki-landareen erakusketa eta salmenta izango dira, baina ekitaldi honek badu askoz gehiago eskaintzeko. Bertako ekoizleen eta artisauen parte-hartzearekin, azokak jasangarritasuna, tokiko produktuak eta baserri kulturaren transmisioa sustatzeko helburua du. Lehen mailako ondare naturala eta kulturala direla gogoratu nahi izan dute antolatzaileek, eta azoka hau horiek balioan jartzeko eta kontserbazioa sustatzeko espazioa bihurtzen da urtero.

Azokaren inguruko giroa piztu da jada, izan ere, asteartean, 'Haziak. Zergatik eta nola egin zureak' liburuaren aurkezpena eskaini baitzuten 'Danon Gelan'. Ekitaldia Aleka hazi ekoizleen sareko fundatzaileen eskutik ospatu zen, Miguel Arribas Kelok eta Marc Badalek, eta bertan haziak gordetzeko eta erabiltzeko teknikak azaldu zituzten. Landareen zaintza eta tokiko barietateen kontserbazioa funtsezkoak dira bioaniztasuna babesteko, eta liburu honek kontzeptu horiek sakon lantzen ditu. Aurkezpenaren ostean, solasaldi bat eskaini zuten ere bertaratutakoekin, galderak egiteko eta esperientziak partekatzeko aukera eskainiz.

Igandekoa, egun handia

Igandean, 10:00etan, azoka ofizialki irekiko da, eta bertan hainbat ekoizlek lore, landare eta barazkien postuak jarriko dituzte. Aurten, guztira hamar postu egongo dira, gehienak Gipuzkoako ekoizleenak, baina baita Zaragozako Abel La Arena ere bertan egongo da, bere produktuekin Gipuzkoatik kanpotik bertaratuko den bakarra izanik. Goierriko ekoizleen presentzia ere nabarmena izango da, tartean Segurako Aldatagoiena lorategikoak eta Zaldibiako Iñaki Azalza izango dira parte-hartzaileen artean. Horrez gain, artisauen postuak eta Euskal Herriko produktuen saltokiak ere izango dira azokako eskaintzaren parte, bertako kalitatezko produktuak sustatzeko helburuarekin.

Nafarroako, Bizkaiako eta Gipuzkoako hamar ekoizle egongo dira guztira, eta goierritarren artean Mutiloa, Segura eta Zeraingo ekoizleek hartuko dute parte. Bertan, hainbat produkturen eskaintza izango da eskuragarri, hala nola behi eta ardi gaztak, eztia eta taloak. Horrek azokari izaera gastronomiko eta kulturala ematen dio, bisitariek bertako ekoizleen produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango baitute.

Jarduera eta ikastaro bereziak

Azokaren jarduera nagusia merkataritza eta erakusketa bada ere, hainbat ekimen osagarri ere antolatu dira edizio honetarako. Eguerdian, 10:30etik 14:00etara, Josu Osa adituak fruta-arboletan egin daitezkeen txerto mota ezberdinen inguruko azalpenak emango ditu. Bertaratzen direnek aukera izango dute arboletan egiten diren injerto motak hobeto ezagutzeko eta beren zalantzak aditu batekin argitzeko. Gainera, 11:00etatik 12:30era, Ataungo Sandra Madutxak artilezko loreak egiten ikasteko ikastaro bat eskainiko du. Eskulanaren eta artisautzaren inguruko jarduera honek parte-hartzaileei aukera emango die beren sormen-gaitasunak lantzeko eta artisau-teknikak esperimenta-tzeko.

Dantzari Txiki Eguna

Azokaren egitarauarekin batera, udaberriko beste ospakizun garrantzitsu bat ere egingo da, izan ere, larunbatean Goierriko egutegiko lehen Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Azpilla dantza taldeak antolatuta. Dantzari gazteek parte hartuko duten ekitaldi honek folkloreari eta euskal tradizioei tokia egingo die azokaren ospakizunetan du asteburuan, eskaintza zabala eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaberriari ongietorria emateko Lore eta Landare azoka itzuliko da igandean