Tolosa Goierri
Udarako ludoteka antolatu da haurrentzat uztailerakoTolosa Goierri
Udarako ludoteka antolatu da haurrentzat uztailerakoAmaia Núñez
IKAZTEGIETA.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:46
Urtero bezala udarao ludoteka antolatu du herriko haurrentzako Ikaztegietako udalak. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 30era arte luzatuko dira. 2013 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua egongo da, astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dena. Izena emateko epea irekita dago udaletxean bertan, maiatzaren 30a bitartean. Haur bakoitzaren matrikularen prezioa 61,80 eurokoa izango da, eta gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrera dutenek 30,90 euro ordainduko dute. Ordainketa udal-bulegoetan egin ahal izango dira, txartel bidez, edo udaletxeko kontu korrontean kopurua ingresatuta 'Ludoteka' eta haurren izen-abizenak adierazita.
Publicidad
Era berean, ludotekarako begiraleak kontratatuko ditu Udalak. Lanean interesatuak daudenek udala@ikaztegieta.eus helbidera bidali beharko dute curriculuma.
Derrigorrezkoa da euskara jakitea, 18 urte beteak izatea edo aurten betetzea, haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edota aisialdirako hezi-tzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.
Gainera, bereziki baloratuko dute herriaren ezagutza eta behar berezietako haurrekin lan egiteko ezagutza edo formakuntza edukitzea. Curruculuma bidal-tzeko epea apirilaren 16an amaituko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.