YARZA
Martes, 27 de septiembre 2022, 00:07
Azken hilabeteetan Berrobiko Urreburu pilotalekua eraberritu du udalak, eta joan zen larunbat arratsaldean inauguratu ziren egindako lanak. Pilota partidak izan ziren nagusi ekitaldian, herriko haurren eta afizionatuen, baita profesionalen partidarekin ere, herriko dantzarien eta Bixente Gorostidi bertsolariaren parte hartzearekin.
Publicidad
Dantzariek eman zioten hasiera pilota-jaialdiari eta jarraian, afizionatuen zein profesionalen partiduen artean Gorostidik bertsoak kantatu zituen. Oroitzapen berezia izan zuen duela gutxi zendu zen Txomin Garmendiarekin, bertsolari berrobitarra alkate zela eraiki baitzen Urreburu pilotalekua, 1985an. Xala eta Urruzolak Urbieta eta Erasunen aurka jokatutako partidak eman zion amaiera inaugurazioari.
Frontoia eraikita dagoen tokiagatik, kontrakantxa zein alboko pareta inguratzen duen lurrak hezetasun ugari sorrarazten zizkion, eta horren ondorioz pitzadurak sortu ziren. Pitzadurak konpondu eta frontisean zeuden zuloak ere konpondu dira, pilotak egoki ateratzeko pareta jo ondoren. Gainera, amaieran frontoi guztia margotu da, alboko pareta berdez eta gainerako paretak txuriz. Atzeko aldean zegoen iturria ere konpondu eta ingurua eraberritu da.
Eraberritze lanak hiru enpresen artean banatu dira eta guztira 53.454,65 euroko aurrekontua izan dute. Hezetasunen konponketak Leyna enpresak egin ditu, mota horretako eraberritzeetan eta konponketatan espezializatua dagoena, eta guztira 18.298,58 euroko aurrekontua izan dute. Bestalde, alboko paretaren kanpoaldean ur-urak jasotzeko sistema hobetu da, teilatutik jaisten den ur hori lurretik paretera filtratzea ekiditeko. Lan horiek Lurkide Hondalanak enpresak egin zituen irailean zehar 10.846,44 euroko aurrekontuarekin. Azkenik, dena margotu da, Berrobiko udalaren ikurra jarriz, eta harmailetan banakako eserlekuak sortuz. Azken lan horiek Instalaciones 360º kirol-ekipamendu enpresak egin ditu, 24.218,63 euroko aurrekontuarekin.
Frontoiko lan nagusiak bukatu badira ere, datorren urtean zehar frontoi inguruan hainbat lan egiten jarraituko du udalak. Besteak beste, pilotalekuko aldagelak eraberrituko dira, eta frontoiaren gainean dagoen kirol-gunea ere eraberrituko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.